26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 328

Aloñak formazio-saioen bidez eta bost elementuen erdiaren bitartez, baina iraileko

ikastaroan izan ezik, oso tarte gutxi eskaini zion horien esperimentazioari, gehiegi atxikita

egon zelako bere ohiko esku-hartzeari, non jardueren antolaketa lanak zurgatzen zion bere

energiaren gehiengo handi bat.

Ibon formazio-prozesuan adi zegoen, eta ariketei esker ere modu bibentzialean ohartu

zen zeintzuk ziren bere trabak eta alderdi ahulak. Ariketekin batera, tailerretako praktikak

berak eta Aloñarekin zuen harremana asko erakutsi zioten. Ohartuz zen zeintzuk ziren bere

alderdi indartsuak, eta bere ahularekin parez-pare topatu zen, bai Sua ariketen bitartez landu

genuenean, baita Egurrarena ere Aloñaren aurrean amore ematen zuenean gatazkarik ez

sortzearren. Hori ulertzeko oso interesgarriak dira bere hitzak:

“Ibon bezala nire burua ezagutzeko. Ba zein diren gabeziak, eta zer daukadan landuago. Ba

igual gauza batzuk badakizkizu, baina gero... esan nahi dut gauza txikiak badakizu nola jokatuko

zenukeen igual, baina kalidadeen bidez-eta beste maila batean hitz egiteko aukera ematen dizu...

o sea era orokorragoa batean hitz egiteko aukera zabaltzen zaizu. Eta gero ikusten duzu,

tailerretan ikusten duzuna, edo nik ikusi dudana nire buruarena, gero gainontzeko gauzetan ere

berdin... o sea gauza berdinak, edo gabezia berdinak, eta gauza berdinak dauzkadala. Eta hori,

alde horretatik, aukera ematen dizu zure burua ezagutzeko” (Ibon Egaña, 2. elkarrizketa).

Nolanahi ere, hain eskuragarri ez zituen kalitateak –Sua esaterako- lanketarekin hasi

ginenean, gazteen asistentziaren jaitsiera iritsi zen, eta horrek erabat baldintzatu zuen

Ibonen formazio-prozesua. Aitortu behar dut ere, egoera hori aukera ona zela formazioan

sakontzeko konponbidea eskatzen zuen arazo praktiko bat zelako, baina horren aurrean

Ibon lotu egin zen hasiera-hasierako bizipen berdinak izaten hasi zen, hau da, segurtasun

faltarena. Honela ikusten zuen Ibonek egoera:

“Es que azkenerako egoera absurdu batean sentitzen nintzen ni: astero ekintzak prestatu gero

inor ez etortzeko “ (Ibon Egaña, 2. elkarrizketa).

Horrekin batera ikusten nuen ekintzari ematen zioten garrantzia bere horretan zirauela.

Gaztetxoak etortzen ez zirela ikusi arren, beste bide batetik jo beharrean, bada ez bada ere,

ekintza prestatzen zuten, hori gazteak lotzeko, eta esperientzia pedagogiko aberasgarria

bizitzeko amu bakarra izango balitz bezala.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!