26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Oinarri teorikoak 22

inseparables de la idea de recompensa o castigo, de placer o dolor, de acercamiento o abandono,

de ventajas o desventajas personales. Es inevitable que las emociones sean inseparables de la

idea del bien y del mal” (Damasio, 2001:65).

Hortaz, heziketa-ekintzari buruz ari garenean, emozioez hitz egitea ezinbestekoa da.

Emozioen mekanismoak oinarritzen du hezitzailea nola agertuko den besteen aurrean, hau

da, zein harreman-trebetasun agertuko dituen bere egitekoa hezitzailea izan dadin. Ondoren,

praktikatik at, iritsiko da horren gaineko hausnarketa eta irakurketa egiteko garaia.

Van Manenen (1998) ildo teorikoa jarraituz, hezitzailea oinarri enpiriko eta normatibo

baten pean mugitzen da bere jarduera antolatzeko eta aurrera eramateko. Esan nahi baita,

hezitzaileak, gehienetan, baduela bai erlazionatzen den subjektuen gaineko ezagutza eta

informazioa, baita testuinguruarena berarena ere. Horrekin batera, norberaren hezkuntzafilosofia

edo ikuspegiak aztarna uzten du bakoitzaren hezkuntza-praktikan. Metodoa eta

teknikak ere informazioa eman diezagukete egoera praktikoetan nola jokatu behar

dugunaren inguruan. Hala eta guztiz ere, ezagutza enpirikoa, norbanakoaren printzipio etikomoralak,

antolaketa eta metodoa, eta hezkuntza-filosofia garrantzitsuak izan arren –eta

horiek gabe ezin garela egon aitortuta ere-, hezitzaileak bere praktikan aurkitzen dituen

arazoen ebazpena beste subjektuarekin aurrez-aurreko harremanean zerbait egiten

aurkituko du (Van Manen, 1998); eta orduantxe agertuko du bere ezagutza praktikoa. Beraz,

lehen esandako guztia aintzat hartuz, ezagutza horrek oinarri emozionalak ditu: hezitzaileak

une horretan hartuko duen erabakia, egoera jakin horren gainean egiten duen

interpretazioaren arabera egongo da, eta une horretan zer den ona eta zer ez bideratuko du

abiatuko duen ekintzan. Ongiaren eta gaizkiaren sustraiak agertzen dira erabakietan,

emozioen mekanismoa, hain zuzen ere, eta horiek izanen dira hezitzailearen egitekoa

bideratuko duten gida. Heziketa unea heltzean eta hezitzaileak zer egin erabaki behar

duenean, berak egoera partikular horretan egingo duena, datu anabasa guztien gainean eta

irizpide etikoen arabera, egiten duen interpretazio emozionalak bideratuko du. Emozioek

aginduko diote hezitzaileari modu batera edo bestera jokatu:

“Cada emoción nos predispone de un modo diferente a la acción; cada una de ellas nos señala

una dirección” (Goleman, 2001:22).

Ondorioz, hezitzaileak hau edo bestea egin erabakitzen duen une horretantxe hartzen

dute hezkuntza baliorik handiena hezitzaileak berarekin itsatsita dituen harremantrebetasunek,

egoera praktiko bakoitza ezberdina delako, nahiz eta euren artean

antzekotasunik eduki:

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!