26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 327

Ni: Adibide batzuk jarriko zenituzke?

Aloña: Ba adibidez, Egurrarena eta hori. Gero bai konturatzen zara Egur gehiegi daukazula edo

Egurra daukazula sin más, gehiegi izan gabe. Nik bestela ez nuke pentsatuko a ver

esponteneoegia naizen, edo a ver gehiago lasaitu beharko nukeen. Eta hemen konturatzen zara

baietz. Mementoaz gozatzearekin eta hori... ba bai kostatzen zait. Nago gehiago gauzak egiten,

eta joan hona eta joan hara, egotea baino gehiago sin más. Eta hor aibidez, hori planteatu zen.

Eta niri sekula ez zitzaidan burutik pasa ere egingo, hamaihiru-hamalau urteko gazteekin egoteko

ikasi behar genuela egoten sin más. O sea, aldrebes” (Aloña Salinas, 2. elkarrizketa)

Halere ez zuen aurkitu, eta neurri handi batean ez nion erakutsi -nahiz eta bidean hasi

ginen, baina gero eten egin zen, gazteen asistentziaren aferagatik- hori nola garatu.

Horrenbestez, aldaketarako bidea bere kalitate indartsuenetik abiatzen saiatzen zen Aloña

bere burua behartuz eta ahaleginaren bidez. Hona hemen adibide bat bere ahotik aterata,

Lurraren trebetasuna nola lantzen zuen galdetu nionean:

“Hori da pentsatzen gehiago, ez da ezer konkretua egitea. Bai da memento batzuetan burua

behartzea, ba ezer egin gabe egotea. Hori da pentsatzea gehiago, ez da ezer konkretua egitea.

Bai da memento batuetan zure burua behartzea, ba ezer egin gabe egotea. Adibidez Donostiara

joatea paseatzera igual memento batzuetan behartu ia dut nire burua hori egitera; eta gero, hor

bai pentsatzen duzu eta esaten duzu: “Ba mementoaz gozatu duzu”. Baina nik uste dut ez

dagoela formula berezirik, da pentsatzea, eta gazteekin zaudenean egon beharrean pentsatzen

hurrengo astean zer egingo dugun, zaude karetak margotzen eta esaten duzu: “Bale hau ondo

dihoa, a ver hurrengo astean, zer?”, pues egotea sin más, karetak margotzen gustatzen zaizulako

margotzea. Eta nik ez daukat horrela sistema berezirik, baina gogoratzearekin niri balio dit. Esan

nahi dut nire burua behartzen baldin badut ez pentsatzea hurrengo astean zer egingo dugun,

normalean lortzen dut (...) Nik uste dut erraza egiten zait ze nire buruari sinistarazten diot ez

dudala horretaz pentsatzen. Adibidez, adibide tipiko bat: azterketan baldin bazaude eta baldin

bazatoz Kuadrillategira, nik normalean lortzen dut azterketetan ez pentsatzea, es que lortzen dut.

Hori bai, ateratzen naiz eta nago etorri naizena baino urduriago. Egiten dudana da tapatu, eta

normalean tapatzea bai lortzen dut.” (Aloña Salinas, 2. elkarrizketa).

Hala eta guztiz ere, Aloñak aitortzen zuen hori egitea ez zela egotearen trebetasunaren

nolakotasunekin esperimentatzea, eta neurri handi batean, bere burua engainatzea zela,

baina bide hori jorratuz emaitzak lor zitzakeela. Oso ikuspegi analitikoa ikusten nion horri

guztiorri. Gehiegizkoa. Horrela, Aloñari oso zaila egiten zitzaion euren esperientziatik eta

sentsazioetatik bertatik hitz egitea. Formazio- esperientzia osoan zehar bere interbentzioak

oso teorikoak-eta izan ziren. Hainbat eta hainbat gertakariren narrazio soila izaten ziren

askotan, baina muinera joan gabe. Finean, bere indarren panorama aberatsa eskuratu zuen

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!