26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 326

nahi zuelako lehen-lehenik. Egiari zor, oso zaila zegoen egoera iraultzea, baldin eta

hezkuntza esku-hartzea beste kalitate batzuetan oinarritzen ez bazen. Hezitzaileen ohiko

inertziek ez ziren nahikoak gazte eta hezitzaileek esperientzia berriak eta zirraragarriak

esperimentatzeko bidean. Zentzu horretan, tailerrak amaitzen baziren formazio-saioak ere,

egitasmoa bera bukatutzat emango genukeelako. Bada, halaxe gertatu zen. Gaztetxoak ez

ziren azaldu. Behintzat egoera argitu zen, eta egiari zor, hezitzaileek ez zuten porrot

sentsaziorik eta hori garrantzitsua zen. Neurri handi batean, Egur onaren ezaugarria zen

hura; hots, ahaleginak egin zituzten, eta euren eskuetan zegoena egin zuten egoera

aldatzearren, baina amore ematen jakin zuten ere.

Ondorioz, Urnietan egitasmoa hilabete eta erdi baino lehen bukatzearen arrazoia

hezitzaileen esku-hartzearen eremutik kanpo kokatu nuen. Hau da, beraien esku-hartze

zuzena ez zen izan gazteak egitasmoa uzteko arrazoia. Gaztetxoen arteko gora beherak ez

ziren sortu tailerretan, inondik ere. Nolanahi ere bai hezitzaileen esku-hartzea , baita berau

aberasgarriagoa izan zedin egin formazio-saioak ez zuten nahikoa indarrik eduki gazteak

modu bizi eta jori batean erakartzeko. Nire aburuz, neure hain argi ikusten nuen behar baten

aurrean- Suaren sentsibilitatearen beharra, alegia- berandu samar aktibatu nuen.

Edozein modutan ere, formazio-saioek iraun zuten bitartean, Ibonek eta Aloñak beraien

lan egiteko modua argitasunez arakatzeko aukera izan zuten bost elementuen bidez.

Ariketak egiteaz gain, eta gazteen asistentziaren jaitsierarekin batera, asko hitz egin eta

sakondu genuen ereduaren inguruan, eta horrek lagundu zien praktikan zeudenean bere

trebetasunak zeintzuk ziren eta zeintzuk ez ohartzeko. Era horretan, Aloña ohartu zen

Egurraren kalitatea zenbaitetan modu desproportzionatua erabiltzen zuela, eta berez

agertzen zitzaiola. Haatik, hori aldatzeko edo gainditzeko bidea Egurretik ere egiten zuen:

ahalegina eta indarrarekin, eta betiere ikuspegi analitiko edo intelektualetik; izan ere

gorputzaren “behaketa” egin ez izana asko murriztu zuin aurreratzeko bidea. Horrela, bai

lortu zuela kontzienteagoa izaten zein ziren berak zituen kalitateak eta zeintzuk ez zituen

eskuragarri. Puntu horretaraino baino ez iritsi, konturatzearena, alegia; aldaketarako biderik

ere ez zuen antzeman. Aloñak argi zuen Lurraren kalitatea eskuratzea eta lantzea onik

egingo ziola, eta hori berarentzat oso gauza berriz zen, bere hitzak ikustea besterik ez dago:

“Ni: Gure formazio-saio hauetatik zer ikasi duzu, edo zer ekarpen egin dizu zuri? Lehengo

pertsona bezala, Aloña bezala?

Aloña: Gehiago ezagutzea. Ze gauza batzuk bestela ez dituzu planteatu ere egiten

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!