26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 325

tailer bat hasi zutelako eta amaitzeke zegoelako. Bideo-grabazio bat zen, hain zuzen ere,

eta antza, gaztetxoek oso gustura ari ziren. Horrela, bere aburuz, gazteekin hitz egin ostean

eta tailerretara agertzen baziren bideo-grabazio bukatu behar zutela defendatzen zuen, “Joe,

hasi baldin baginen bukatu egin behar da!” aipatu zuen. Ibon ez zen horren aldekoa, agian

denbora pasa eta gero gazteek hori egiterik nahiko ez luketelako eta asistentziaren

hutsuneen zergatiak aztertu beharko liratekeelako, ezer baino lehen. Beste behin ere, Ibon

ez zen harantzago joan Aloñarekin gatazkan ez sartzearren.

Horren guztiaren aurrean ni nahiko lur jota nengoen ez nuelako sumatzen modurik

ikusarazteko, batez ere Aloñari, jardutearekin lotuta zeuden alderdiak beste ere tailerren

erdigune bilaka zitekeela. Urnietako prozesuaren une horretan Sua zen, nire ustez; eta

berau sentitu gabe aurrerapausoak nekez emango genituen. Horrela, gorputz ariketekin

hasitako bidea emankorra izan zitekeela uste nuen, baina hezitzaileak ez zeuden

horretarako jarrerarekin asistentziaren afera lehenbailehen argitu nahi zutelako.

Aloñak egoera onbideratzeko bere kanpoan jartzen zuen indarra, eta “Gazteek ere bere

aldetik zerbait jarri beharko dute, guk orain arte ekintza asko eskaini dizkiegu-eta!” bezalako

iritziak plazaratzen zituen. Asistentziaren kezkak gainera eredua erabiltzea galarazi zien.

Banekien, hala erakutsi zidatelako, ongi ulertzen zutela, baina arazoa sortu zenenean ez

zuten erabili hezkuntza esku-hartzeari norabide berri bat emateko aukera bezala.

Gauzak horrela tailer batean gazteen ordezkari bat agertu zen, eta esan zien lagunarte

barruko liskarrak ziela-eta taldea banatu zela: batzuk giro eta lagun berriak egin zituztela, eta

besteak jarraitzeko asmoa zutela, bospasei gazte. Argi zegoen gaztetxoek egitasmoa utzi

izanaren arrazoia Kuadrillategiz kanpoko faktore zirela medio izan zela. Horrek nire ustea

areagotu egiten zuen, eta formazio-saio askotan izan nuen inpresioa baieztatzen zuen, hau

da, gazteek tailerretan aurkitu zutena ez zitzaien egin bereziki erakargarria, eta kanpoko

indar bat agertu zenean, tailerretako erakarpena nahiko eskasa izan zen hura gelditzeko.

Azken batean, gazteak gustura zeuden egitasmoan, baina ez zoratzen eta gozatzen.

Gauzak horrela ikusita apur bat damu nintzen Aloña eta Ibonek nik eramandako bidearekin.

Esan nahi dudana da, gorputzaren lanketa askoz lehenago hasi izan banu formazioan

aurrerapausoak emateko proportzioa handiagoa edukiko genukeela uste dut.

Edozein modutan ere, hezitzaileak prest zeuden sei gazte horiekin maiatza erdialdetik

ekaina bukaera arte lanean jarraitzeko, baldin eta agertzen baziren; izan ere, Ibonek eta

Aloñak prest zeuden egitasmoa bertan behera uzteko hurrengo tailerrean gazterik agertzen

ez bazen. Alde horretatik, Metal egokia agertu zuten, Ibon batez ere, berau egoera argitzea

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!