26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 324

Suarekin agertu behar naiz”, bide horrek lanketa behar zuela, eta zalantzarik gabe neketsua

zela.

Egiari zor, Ibonek ez zuen inondik inora harreman-trebetasun hori eskura, are gehiago

nahiko ahula zuela esango nuke, eta horrek bere lanketa prozesua asko luzatzea ekartzen

zuen. Aztertu dudan bezala, , Amaia, Larraitz eta idoiaren kasuetan, berau ez zen euren

berezko indarra, Lorearena ez bezala, baina eskuragarri zuten neurri handi batean, eta

horrek erraztu zuen esperimentazioa. Aloña eta Ibonen kasuetan aldiz, ez. Aloñak bere

kalitate nabarmena zela-eta (Egurra) zailtasunak zituen bere gorputz egoerarekin bat

egiteko. Hau da, gelditzeko Lurraren kalitatearekin esperimentatzeko, eta bere gorputz

egoeraren arabera bide bat edo bestea hartzeko. Formazio-saioetan nik galdetzen nion

“Nola sentitzen duzu orain geratzen arin zaizuna?”, edo “Nola sentitzen zara tailerretan?”,

baina erantzunak ez ziren bere barnetik ateratzen. Diskurtso bati lotzen zen, eta gazteen

inguruan hitz egiten zuen: “Nik uste dut gazteek hau behar dutela, edo bestea...”, eta

benetan bera nola sentitzen zen galdetzeko tarterik ez zuen hartzen “Nik uste dut datorren

tailerrean hau egin behar dugula...”. Alde horretatik, gelditzeko, eta bere sentsazioekin bat

egiteko zailtasun ikaragarriak zituen. Nolanahi ere, bai Ibonek eta bai Aloñak bide egoki izan

zitekeela aitortzen zuten, eta, egia esan, Aloñak nahiko itxaropena bazuen.

Hala eta guztiz ere, Aste Santuak eta gero Urnietako egitasmoan gertakari bat suertatu

zen formazioa guztiz baldintzatu zuena. Aste Santuak pasa ostean, eta tailerrekin berriro

hasi zirenean, gazteen asistentzia ikaragarri jaitsi zen. Oporren ostean, bi tailerretara ez zen

gazte bakar bat ere agertu, eta arazo horri heldu genion formazio-saioetan. Une horretan,

gorputzarekin hasitako bidea, eta oparoa izan zitekeena, zapuztu zen; izan ere, Ibon eta

Aloñaren ohiko indarrak agertu ziren. Esplikatuko naiz. Neure aburuz, gazteek zergatik huts

egiten zuten, eta zergatik horren berri eman ez zuten nire usteak indartzen zituen, hau da,

hezitzaileen eta gazteen arteko lotura afektiboa ez zen handia, eta gertatu zena gertatu zela

ere, hezitzaileek ez zuten horren berririk. Nire ikuspegitik, egoera kezkagarria zen, eta, era

berean, interesgarri baldin eta eredua erabiltzeko aukera izaten bagenuen. Halere, aitortu

behar dut, oso zaila ikusten nuela gazteek tailerretara itzultzea, esperientziagatik bai

bainekien horrelako hutsuneak gertatuz gero, oso zaila dela gaztetxoak proiektura itzultzea

eta beraien parte hartzea berreskuratzea. Horren aurrean zer egin zitekeenari buruz gogoeta

egiten hasi ginen. Ibonek gauzak argitu nahi zituen, bere Metala agertu zuen, jakin nahi

zuelako ea proiektuarekin jarraituko zuten edo ez, hau da, ea gazteak agertuko ziren edo ez.

Aloñari, aldiz, bere Egurra gailendu zitzaion. Gazteak berriro itzul zitezen, irtenbidea ekintzak

erakargarriak egitean zetzala ikusten zuen. Formazio-saio batean Aloñaren ikuspegia ongi

ulertzeko gertakari bat eman zen. Aloña kezkatuta zegoen Aste Santuko oporrak baino lehen

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!