26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 322

harremana hobetze. Era horretan, ikasturtearen azkeneko bi hilabeteetan aurrerapauso

handiak eman zituzten hezitzaileek eta horrek eragin handia zuen tailerren kalitatean.

Loreak bikain esplikatu zidan nolakoak ziren azken hamar-hamabi saioak:

“Bai, izan dira askoz espontaneoagoak, eta nik uste dut ez dela egon tensiño hori”Hau egin behar

da, edo bestea egin behar da”, izan da pixka bat ba horrela, irten behar dena, ba gauza batzuk

egin dira egin behar zirelako ba arauak ipini afarirako, ez dakit zer eta ebaki zer. Baina pixka bat

gehiago euren erritmora. Gero gainera egun batean Landara joan ginen, eta Landan eguraldi ona,

ura, ez dakit... ez da zaila ondo pasatzea. Nik uste dut harremana izan dela, Sua gehixenbat. Eta

utzi genuen pixka bat alde batera “egin behar da hau, eta bestea, eta bestea”, eta gehiago

zentratu ginen gazteengan, eurak nahi zebana” (Lorea Zenitagoai, 2. elkarrizketa).

Amaiak ere formazio-saio oso ongi azaldu zuen bera noa sentitzen zen bukaeran

egitasmoaren hasierarekin alderatuz gero, modu honetan idazti nuen berak adierazitakoa:

“Orain lasaiago joaten naiz. Ez dogu dena aldez aurretik prestatzen. Horrek lasaitasuna ematen

dit... Lehen, hasieran, zazpi joku egitea pentsatzen bagenuen gutxienez bost egin behar genituen

ondo gelditzeko bestela... Lehen tailerretan geundenean burua teorian nuen, prestatutako

gauzietan. Orain praktikan nago” (43. formazio-saioa, M agiria)

Edozein modutan ere, Larraitzek, Loreak, Amaiak eta Idoiak bazekiten Suaren kalitatea

une horretan agertu behar zutena zela, baina beste une edo garai batean, beste

sentsibilitateren bat beharrezkoa izango zela. Hori interesgarria zen, ereduaren

erlatibotasuna aintzat hartzen zutelako, eta kalitate guztiak beharrezkoak zirela bazekitelako,

eta maila berean ezartzen zituztelako.

Hona hemen adierazpen grafikoa:

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!