26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 321

bideratzean, zeregin pedagogikoaren zentroarekin topo egin zuten, eta horrek kalitate

ezberdinekin esperimentatzeko ahalbidetu zien. Hau da, arreta handia jartzen zuten beraien

eta gazteen arteko harremanari. Beraz, formazio-saioetan, eta ereduari esker, nork beraren

indarren eta sentsibilitateen irakurketa zorrotzagoa egiteko aukera izan zuten. Modu

horretan, apurka-apurka tailerren eta beraien egoeraren irakurketa zorrotzagoak egiten hasi

ziren. Larraitzek eta Idoiak, esaterako, modu bikain batez ohartzen ziren bost kalitateak nola

erabiltzen zituzten, bai eta espazio horretan erabili ere.

Bai Lorea, bai Amaia, bai Idoia baita Larraitz ohartzen ziren kalitate guztiak beharrezkoak

zirela, eta maila berean zeudela. Aretxabaletan, adibidez, Egurra eta Suaren konbinaketa

bikaina: ekintzak antolatu eta praktikan bertan aldaketak egin (Egurra), baina partaide

guztien onespenarekin eta guztien iritzien onarpenarekin (Sua). Hori ulertzeko hoan hemen

nola jaso nuen Larraitzek eta Idoiak esan zidatena eskalada tailer bati buruz:

“Egurra eta Sua Aretxabaletaren kasuan, eta eskaladako jardueran hain zuzen ere, oso ongi elkar

elikatzen dute. Jarduerak besteekin egotea gustagarri egiten du, eta bestekin oso gustura egoteak

jarduera bera egiteko gogoa pizten dit. Bi kalitate horiek nabarmentzen dira praktikan, nahiz eta

besteak ere ageri. Bi energia horien indarra ez da halere, besteak neutraltzeko adina.

Nabarmendu egiten dira, baina ez modu desorekatuan. Sua agertzen da gazteek et hezitzaileek

azaltzen duten umorean, alaitasunean, elkarren artean hitz egiteko gogoan, elkarri gauzak

kontatzeko desioan... Egurra, jarduera bera egiteko ahalegina eta borondatean. Jarduera egiteakkasu

honetan eskalada- sortzen duen zirraran eta emozioan. Larraitz I-k azaldu duen legez, bera

ez zuen eskalatu gogorik ez zuelako, eta hainbat gazteekin egon zen hizketan, hizketaldi goxoan

eta gogoz. Beste horrenbeste egin zuten hainbat gaztek. Beste batzuk ordea, hizketan aritu ziren

eta eskalatzen ere. Eta bazeuden batzuk gehienbat eskalatzen aritu zirenak, horiekin Larraitz

Arando aritu zen. Horrela, eskalatu ze zutenek ur bila jaitsi ziren bestei emateko... Esan nahi

dudana da, saio horretan gertatu zena iragarri ezina zela aldez aurretik, suspertzaileek sos ongi

dinamizatu zutela ekintza pertsona bakoitzaren gogo eta nahiak oso kontuan hartu baitzituzten.

Horrek, atmosfera edo giro oso ona ipintzen dio jarduerari: pertsona bakoitza badaki bere jokaera

erregulatzen besteekiko, jarduerak zirrara sortzen du, harremanak ere bai, sorpresarako tartea

dago, barre algarak egiteko, elkarrekin planak egiteko, konfiantza, gozamena elkarrekin...” (46.

formazio-saioa, LL agiria)

Nire interpretazioa zen hezitzaileek euren arreta harremanetan jarri zutenean, ohartu

zirela ezinbestean eredua baliagarria zela, eta, era berean, lagungarri suertatu zitzaiela,

ikusten zutelako bost sentsibilitate horiek harremanak esplikatzeko modu egoki eta erraz

samarra zirela. Bai euren jokaera eta agertzeko modua esplikatzeko eta ulertzeko, ez

justifikatzeko, baita zein indarrekin jokatuko nahiko luketen ere esku-hartze pedagogikoa eta

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!