26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 320

Modu horretan Larraitz lasaiago joaten zen tailerretara, nik esango nuke irekiagoa joaten

zela, ez hain itxia aldez aurretik prestatutako egiteko. Nolabait esatearren, estilo aldaketaz

geroztik, “hezitzaile jantziarekin” agertzen zen tailerretan gaztetxoen aurrean , ez “egitarau

baten antolatzaile hutsaren jantziarekin. Larraitzek oso ongi agertu zidan horren adibide bat,

non aditzera ematen zidan den-dena ez zela geratzen inprobisazioaren eskuetan, hau da,

beraiek eta gazten arteko harreman beroa eta gertukoa izaten ari zela kalitate zentrifugoa,

baina ez bakarra:

“Nik uste dut, guk beti ekarri izan dugu hasiera batean zerbait prestatuta egitteko, baina ikusten

baduzu hasi egiten eta oso azkar bukatzen dela, edo aburrittuten dabiltzala, edo zauzela

kokoteraino danakin, edo gura duzuna... ba esaten duzu “Ei! Hau moztu egin behar da!”, eta igual

ez daukazu bukaerarako zer pentsatuta. Askotan da sinplemente hemen berriketan geratzea, ba

mahainguruan, balkoian jarrita... edo bestela kanpora urtetzea.. ez dela igual beste ekintza bat

egin behar dozula, ba... edo pentsatzen jartzea zer egin hurrengo asteburuan, edo...” (Larraitz

Iñurrategi, 2. elkarrizketa” (Larraitz Iñurrategi, 2. elkarrizketa).

Arandok ere bat egitaeren trebetasunaren nolakotasunen ahalmenaz konturatu zen, eta

hori esperientziaren ondorio garbiak dira:

“Ba, jakin badakizu, baina konturatzen zara ez daukazula konfiantza edo harreman estu hori

lortzeko, ez duela zertan egin behar ekintza potoloa; ekintza horren barruan ez badago horrelako

gertutasunik azkenean berdin dela. Orduan gertutasun hori lantzeko askotan hobeto dela

horrelako jokoak eta ariketak” (Larraitz Arando, 2. elkarrizketa).

Formazio-saioetan bai Larraitzi beita Idoiari ere oso zaila egiten zitzaien esperientziaren

azalpena modu kontzeptualetan egitea. Saio batean, tailerren arrakastaren gakoa azaltzeko

eskatu nien; izan ere, gazte guztiek larunbatero-larunbatero joaten baitziren gogo biziz.

Larraitzek eta Arandok gai ziren euren esperientzia elementuen bidez agertzeko, eta horien

ezaugarrien bidez esplikatzeko, eta oso ongi gainera: “Ba Sua egon da, eta Egurra ere

bai...”, baina azalpen razional eta teorikoa egiteko ez. Esperientzia itsatsirik zutelako, eta

bizipenak kontatzeko zailtasunak zituztelako. Hori oso garrantzitsutzat eta interesgarritzat jo

nuen. Hau da, formazio-saioen eta tailerretako esperientziaren bidez tailerretan, gertatzen

eta bizitzen zituzten indarren bizipenak zituzten. Euren esperientzia euren hitzak baino askoz

aberasgarriagoak ziren, zalantzarik gabe, hala igortzen zidaten, behinik behin. Bizipen

horiek, aldi berean gehiago elikatzen zuten ereduan sakontzeko eta ikasbide esperientzialari

lotzeko hezitzaileen gogoa. Azken batean, hezitzaileek bizipen maila oso aberasgarria

esperimentatzen ari ziren. Izan ere, hezitzaileek euren arreta memento pedagogikoan

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!