26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 319

Egiari zor, Aste Santutik aurrera ildo bereko formazio-saioei heldu nien, eta ereduaren

lanketarekin eta bide esperientzialaren garapenarekin jarraitu nuen. Modu horretan, tailerrek

urte osoko kalitate pedagogiko gorena lortu zuen. Aisialdiko esperientzia betean ari ziren

gazteak eta suspertzaileak. Ikaspen funtsezkoa izan zen hezitzaileentzat, bizipenen bidez

ohartu zirelako hezitzaile izatea ez zela soilik gazteei aurpegia margotzea, irteera bat

antolatzea, jarduera jakin bat egiteko materiala lortzea eta abar. Hori beharrezkoa zen, baina

gozatzearen eta fusio afektiboaren sentsazio bizitzea ezinbesteko zela ohartu ziren. Finean,

pertsona bera zela esku-hartze pedagogikoaren helburua. Hots, pertsonen arteko

harremanean ari zirela, eta harreman horren kalitatea zela beraien esku-hartzearen

analisiaren eta hobekuntzaren oinarrizko jomuga. Zurrunbilo horretan gainera, erabat uxatu

zuten hasieran gazteek egitasmoa uzteko sentitu zuten beldurra. Horrek harremanak

horizontalak izatea ahalbidetu zuen, eta hori esperientzia erabat berri zen suspertzaileentzat,

Suaren kalitaterekin bete-betean esperimentatzen ari zirelako, hain zuzen ere. Suaren

esperimentazioaren agerbide praktikoa argiro azaldu zizkidan Idoiak:

“Niretako kristoren esperientzia izan da, eta eurekin oso-oso gustura. Bai. Eurak emon doskue

kristoren konfiantza, eta zuek ere eman egiten duzu (...) Nik uste dut izan dela lagun harremana.

Ba hori memento batzuetan beti ateratzen duzu apur bat ardura hori, baina orokorrean...

azkenean zu zara antolatzen dituena gauzak: pagatu behar duena, edo egin behar duena ez dakit

zer... baina bestela gero tailerren barruan... ba eurak ispilua egin badute, guk ispilua egin dugu

eurekin, eta ez dakit nora joan bagara eurekin egin dugu igual-igual... Nik uste dut izan dela hori

lagun harreman bat, begirale-umea baino gehixago” (Idoia Iñurrategi, 2. elkarrizketa)

Suaren kalitate pedagogikoaren agerbide gehiago eskaini zizkidan Larraitzek, non Suaz

beste sentsibilitate batzuk ere modu egokian agertzen zituzten, Metalaren kasuan::

“... ez delako egon beldurra, ba eurak ez dutela eduki beldurra esateko “Joe, hori ez dogu gura

egin!”, eurak ez dabe eduki, esan badabe “Hori ez dabe gura egin!” guk ez dogu egin hori. O sea,

saiatu gara behintzat ez egiten ekintza hori, orduan... edo memento batean esan badiegu “Eh, ez

egin hori!”, ba ez dute egin. Adibidez erretzearen kontuarekin “Ez erre tailerretan”, ba ez dute erre

tailerretan deskantsura itxoin dute erretzeko. Errespetua eta konfiantza nik uste dot. Eurak ez

dabe sobrepasatu, eta guk saiatu gara ez sobrepasatzen hori” (Larraitz Iñurrategi, 2. elkarrizketa).

Arandok oso antzeko bizipenak adierazi zizkidan:

“ (Gazteak) beste pertsona bat bezala hartu ditugu, igual-igual, ba urte gutxiago edukiko dabe,

baina...” (Larraitz Arando, 2. elkarrizketa).

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!