26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 318

suspertzaileengan harreman jori, biziak, gertukoak, beroak eta berrika indar zentripetoaren

funtzioa betetzen zuten, eta hori bihurtu zen bai batzuk eta bai besteak erakartzeko indarrik

behiena. Indar hori, non Suaren kalitatea gailentzen zen nabarmen, ekintzak beraiek baino

ahaltsuagoa zen. Hezaitzaileak bat egitearen trebetasuna formazio-saioetan

esperimentatzen hasi zirenetik, tailerrean indarrez agertzen hasi zirenetik, eta era berean,

tailerretan esperimentatzen hasi zirenetik tailerren kalitate pedagogikoa asko igo zela. Bistan

da, une jakin horretan kalitate jakin hori agertzeak sekulako mesedea egin ziola eskuhartzeari.

Formazio-saioak aurrera joan ahala ohartzen joan nintzen Larraitz eta Idoiaren

hizketaldia harremanen kalitateari zuzentzen zela bete-betean. Berau hartu zuten zentrotzat,

eta jardueren inguruan askoz gutxiago hitz egiten zuten. Oharkabean hasi ziren horrela, eta

gauza berria izan zen eurentzat. Ordura arte, bai egitasmoan eta bai beraien esperientzia

pedagogiko osoan jarduerak nola joan ziren-eta izaten zelako erdigunea. Adibide gisa,

jarduera eta ekintzen kokapena beraien ikuspegitik nola aldatu zen argi samar erakusten

dute Larraitzen hitzok, formazio-saio batean adierazi zituen eta azkar asko jaso nituen:

Programatutako ekintza denak ez ditugu egin, bakarra egin genduzan. Ikusi genuen egoeriak ez

zuela eskatzen horrelakorik, oso gustura ginelako elkarrekin, eta jolas denek edo batzuk egin

beharrean bat bakarra egin genuen. Igual beste mementoren batean denak egingo ditugu!! Segun

egoeriak!!

Behatzaileak ere horren inguruko irakurketa fina egin zuen:

“Unean uneko egoerari begiratu behar zaio. Bai haiek (hezitzaileak) nola dauden bai gazteak nola

dauden, eta ingurua nola dagoen, eta horren arabera erabakia hartu; eta erabakia izan daiteke

antolatutako ekintza egitea, noski; edo, izan daiteke memento horretan sumatzen duten jarduera

hori egitea” (Behatzailea. 34. formazio-saioa).

Horrekin batera propio eta kontzienteki tailerretan bizitzen ari ziren Suaren esperientzia

gehiago elikatzeko hainbat gorputz ariketa edo jolasak egiten zituzten Idoiak eta Larraitzek.

Formazio-saio batean horren kezka eta, era berean, interesa azaldu zuten, eta Suaren

kalitatea eta, nik esango nuke, Urarena ere ezaugarritzat zituzten zenbait ariketa egin

genituen, eta gero beraiek beste batzuk, sortu ere. Betiere, tailerretako egoeraren arabera

aplikatzeko, ez modu zurrun eta estatikoan. Horrela, jolas horietan umorea, kontrola ezaren

bizipena... nabarmentzen ziren. Zinez, hezitzaileen irudikoz, oso emaitza oparoak eman lortu

zituzten modu horretan, giro horretan gazteek gustura egiten zituztelako, eta tailerretako giro

orokorra elikatzen jarraitzeko lagungarri zirelako.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!