26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 317

galdera horretara, eta gorputzari kasu egiten zioten. Beraz, bide hori berria zen

eurentzat, ordura arte atal edo alor analitiko gailendu baitzen.

b) Era berean, gaztetxoek nola zeuden kezkatzen eta jabetzen ziren.

Horretaz gain egoera orokorraren giroz jabe ziren.

Horrek guztiak indar handi zuen nire irudikoz; izan ere, praktika pedagogikoaren aldaketa

Lorea, Amaia, Larraitz eta Idoiaren kasuetan sentsazioetatik etorri zen, eta horren ondorioak

esperimentatzen eta bizitzen ari zirenez, eurentzako erabilgarritasuna, baliagarritasuna eta

esanahia erabat itsatsirik geratzen zitzaien. Zenbaitetan txundituta geratzen nintzen

Larraitzek eta Idoiak euren esperientziaren, edota tailer batean gazte jakin batekin

gertatutakoaren kontakizunarekin hasten zirenean, zer indar jartzen zuten euren hitzetan.

Gainera zail egiten zitzaien bizitutakoa ongi, argi eta zehatz argitzea. Bizipena hain berria,

eta hain bizia eta joriz zenez berbalizatzeko zailtasunak zituztela. Esperientziatik hitz egiten

ari zirelako, hain zuzen ere; beraiek bizitako zerbaiten inguruan, ez teoria edo euren

eremutik kanpo zegoen zerbaiti buruz.

Egoera horretan, eta praktikari eta harremanei gehiago dedikatzeak Amaiaren

espontaneitatea eta freskotasunerako joera (Ura) askatzeko bide izan zen. Tailerrak hain

lotuak eta egituratu ez izatea inprobisaziorako tartea handia uzten zien hezitzaile, eta

testuinguru horretan Uraren kalitatea agertzeko aukera izaten zuen Amaia, eta oso-oso

gustura sentitzen zen horretan, baita bere buruarekin apur bat harrituta kalitate horren

esperimentazio zela-eta:

“Bueno, ni be harrittuta gelditu naiz... Bai eta gustura, eh! Fenomeno! Oso gustura!” (Amaia

Fernández, 2. elkarrizketa).

Esan nahi baita Loreak eta Amaiak tailerrak dinamizatzeko esperimentatzen hasi ziren

modu berriak Amaiaren Ura agertzen ahalbidetu zuela. Neurri handi batean, esperientzia

berria izan zen beretzat Uraren kalitatearen indarra eta ezohikotasuna bizitzeko aukera

izaten zuelako. “Gustura sentitzen naiz Uraren kalitatearekin, nahiz eta batzutan tonta edo

xelebre samarra naizela sentitu eta ondoren lotsatzen naizen”. Haatik, horrek freskotasuna

eta bizitasuna ematen zion gazteekiko harremanari. Hezitzaileek hartu zuten bideari esker,

euren arreta gune nagusia harremanetan kokatu zuten, eta harreman horietan beraiek nola

agertzen eta sentitzen ziren. Bada, garai hartan egitasmoa elikatzen zuen indarra

harremanena zen. Argi zegoen, Bergarako nahiz Aretxabaletako gazteengan zein

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!