26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 316

Aipatu hezitzaileak zeregin pedagogikoaren muinean murgildu ziren bete-betean. Esan

nahi dudan da praktikari lotzen zirela, eta berau ulertzeko eredua erabiltzen zutela. Zer esan

nahi dut praktikari lotzen zirela? Bada, tailerretan gazteekin zeudenean unean uneko

egoerak berak markatzen zuela zer egin. Mementoko egoerak berak markatzen zuen

saioaren nondik norakoa. Horrekin, ordea, ez dut adierazi nahi antolaketa eta planifikazioa

erabat alboratu zutenik, ez noski; gazteen eta beraien arteko harremanean jarri zutela bere

esku-hartze pedagogikoaren muina, eta horretan aritzeko praktikatik bertatik egin behar

zuten, eta ez bestela. Bost trebetasunen ereduaren bidez, formazio-saioetan hitz egiten zen

guztiaren bitartez, eta egin gorputz ariketei esker, hezitzaileak beraien dinamizazio-estiloa

praktikan gauzatzen zela ohartu ziren, eta egitasmoaren arrakasta (pedagogikoa) gazteekin

eraikitzen zuten erlazioaren kalitatean zetzala.

Horrek, jakina, ordura arte jorratutako lan egiteko moduarekin alderatuz –batez ere

urriaren erdialdetik abendura bitarteko epea- oso bestelako zen. Aldaketa horren zioak

ulertzeko oso aintzat hartu behar da hezitzaileek beraiek egin zutela esku-hartze estilo

aldaketaren aldeko hautua. Nik ez nien ezer agindu. Euren elaborazio bibentzial, praktikoa

eta teorikoaren ondorioa izan zen. Guztia lagundu zuen aldaketa horretan: euren estiloa bost

ereduaren bitartez aztertzeak ikuspegi zabal eta dinamikoa eskaini zien, eta, aldi berean,

horien lanketa eta esperimentazioak euren hezkuntza-praktikaren fokua aldatzea. Horrela,

arreta heziketa unean jarri zutenean, ereduaren balio pedagogikoaz ohartu ziren, praktikan

beraien eta beraien baitan frogatzeko eta egiaztatzeko aukera izan zutelako.

Larraitz, Arando, Amaiak eta Loreak esperimentatu zuten aldaketa ez zen beroaldi bat,

eta uneko gauza bat soilik, ez; izan ere, handik aurrera heziketa unearen hiru galderak

aintzat hartzen zituzten bere sentsazioei kasu eginez. Hori oso garrantzitsutzat jo nuen.

Beraiek euren gorputz egoerarekin bat egiteko zuten erraztasuna zela, eta landutako gorputz

ariketak zirela-eta, praktikan agertzen ziren indarren arabera oinarritzen hasi ziren beraien

esku-hartzea. Formazio-saioetan landutako horri guztiorri esker, tailerretan oso

garrantzitsuak ziren bi aldagairi arreta handia eskaintzen zioten:

a) Lau hezitzaile horiek bai tailerra hasi baino lehen, baita garatzen zihoan heinean,

nola zeuden eta zer-nolako gorputz sentsazioak zituzten jabetzen ziren. Ez dut esan

nahi sentsazio horiek nolakoak ziren sakonki aztertzen zutenik, egia esan,

formazioan horretara oraindik ez ginelako iritsi. Bai ordea, eta hau da

azpimarragarriena, mementoko egoera nola zegoen aztertzeko “Nola nago ni orain?”

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!