26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 315

esan dute. Eta zuk jakin duzu ere bai onartzen egin dutena, eta haiek eskertu dute ere bai”

(Behatzailea. 29. formazio-saioa).

Hortaz, kalitateen esperimentazioa bizi-biziak izan ziren, eta saioak garrantzitsuak izan

ziren formazioaren bilakaera ulertzeko. Hezitzaileen ustez saio horiek eman indarra isla

zuzena izan zuten beraien esku-hartze pedagogikoan. Hori argi uzten zuten adierazpen

ugari jaso nituen. Hona hemen horietako batzuk. Behatzaileak jaso zuena:

“Aditzera eman dutena da aurreko formazio-saioan egin zenuena, eta saioa burutu zen bezala

burutu zelako, haiek azkeneko tailer-saioan gazteekin jokatu zuten jokatu zuten bezala”

(Behatzailea, 34. formazio-saioa).

Loreak honako irakurketa hau egin zuen:

“Bai, bai gogoratzen naiz bilera horretatik Amaia eta biok oso gustura joan ginela etxera. Eta,

azkenena, proposamen hori botatzen dozu, eta ikusten duzu onartzen dela, eta gero, gainera,

saiora (tailerrera) joaten zara jarrera horrekin, eta irtetzen da horrelako saio (tailer) ona!, esaten

duzu “Joe, zeri begira egon gara?” (...) Behin baino gehiagotan komentatu dugu, azkenean

prozesu bat pasatzen dela, eta ondorio horretara iristen zarela. Eta saio hori klabea izan zen (...)

Bai, eta zuk etorri zinen pixka bat a ver zer gertatzen zen jarrera horrekin. Proposatu gabe ezer

finkoa. Eta hemen be bai berdina “Zer daukazue kontatzeko?”, eta gure bota genuen (...) Eta gero

gogoratzen dut hurrengo saioan (tailerrean gazteekin), aste horretan, gu joan ginen a ver zer

esaten daben honek, o sea egin genuen zuek egin zenuten berdina gazteekin. Eta horregatik, ba

zure laguntza alde horretatik, ba laguntza handixa” (Lorea Zenitagoia, 2. elkarrizketa)

Amaiaren interpretazioa oso interesgarria da handik aurrera ireki zen bide ulertze aldera:

“Buff!!! Nire ustez Aste Santuak eta gero izan da ya boom! Joan gara eta gu egon gara, ez igual

tailerrak eta ezer ez, hara goyazen txisteak kontatu, zure istorixak, anekdota... Gu ginen

instrumentuak beraiek erakartzeko. Eta eman gara totalmente bukaeran. Eta Aste santuak artean

ba ezagutzen ginen, gu ere nahiko irekixak ginen beraiengana, baina tailerrak ziren. O sea,

tailerrak ziren hor erdiko zera, erdigunea” (Amaia Fernández, 2. elkarrizketa).

4.5.3.2. Esperimentaziorako epe berria

Hortik aurrera fase berri batean sartu ziren Lorea, Amaia, Larraitz eta Idoia, non heziketa

mementoa bihurtu zen euren esku-hartzearen muina. Hau da, Amaiak zioen “boom” horren

esplikazioa eta neure interpretazioa azalduko dut datozen lerrotan, formazioak zer ematen

ari zen eta hezitzaileen esku-hartzea ulertzeko interesgarria dela uste baitut.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!