26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 314

egiten berba guretzako inportanteak ziren gauzei buruz. Eta oso ondo” (Amaia Fernández, 2.

elkarrizketa)

Behatzailearen interpretazio ildo beretik joan zen:

“Beste saioetan zuk markatu duzu bidea, oraingoan izan da “Zuek zertaz aritu nahi duzue?”. Hor

nabari da Suaren kalitatea. Besteekin bat egin nahi dut, besteek interesgarri irizten duten hori, hori

da niretzako gaurko mintzagaia, ez nik daukadana, baizik eta beraiek dakartena” (Behatzailea, 29.

formazio-saioa)

Nik esango nuke Suaren indarraz aparte Lurrena ere agertu nuela formazio-saioan,

modu egokian gainera:

“Haiek hitz egin dute lasaitasun osoz hitz egin nahi zuten horretaz, eta zuk egin duzun gauza

bakarra da lagundu. Lehengo hitza haiek zuten beti, eta inoiz aipatzen dena: aurreko dantzariak

erakusten dio bigarrenari. Ba zu zinen lehengo dantzaria, eta inoiz ez zara jarri aurretik, beti egon

zara bigarren. Haiek eskubira, ba zuk eskubira joan zara. Haiek ezkerrera ba zuk ezkerrera. Inoiz

ez duzu egin haiek eskubira eta zuk ezkerrera saiatu ekartzea. Lagundu egin diezu: haiek nora,

zu hara” (Behatzailea. 29. formazio-saioa).

Bizitutakoari eta esperimentatutakoari esker tailerretako kalitatea goitik behera aldatu

zen, Loreak eta Amaiak ordura arte praktikan hainbeste garatzen ez zuten Suaren

sentsibilitatea agertzen zutelako. Larraitz eta Arandoren kasuan gauza berbera gertatu zen.

Hezitzaileen esanetan gorputz ariketak egin eta trebetasunen nolakotasunak esperimentatu

zituzten formazio-saioak oso garrantzitsuak izan ziren beraien formazio-prozesuan. Saio

horiei esker aldaketa itzela sumatu zuten bai beraiengan baita tailerretako bilakaeran ere,

hau da, gazteekin zuten harremanean. Era horretan, indar berriak azaldu ziren tailerretan,

eta gazte eta hezitzaileen arteko harremanen kalitatea hobetu zen.

Amaia ohartu zen formazio-saioetan nire agertzeko estiloa aldatu nuenetik saioak ez

zirela lehen bezain direktiboak, eta hori berak asko eskertzen zuen. Modu horrek ahalbidetu

zuen, nire ustez, Loreak eta Amaiak euren proposamena plazaratzea. Behatzailea ados

zegoen horrekin, eta honela jaso zuen:

“Bizipen pertsonalen adierazgarri da bukaeran esandakoa: saio ezberdina izan dela, haiek sumatu

dute haien aldetikan inplikazio handiagoa, azaldu digute nola iritsi diren ondorioetara, ondorio

horietara iritsi eta gero, zer-nolako sentimenduak izan dituzte, agertu dute oso modu argi batez

hain iritzi Kuadrilategiko eskaintza zer izan behar duen: Sua. Bestea garrantzitsua da ere... dela

zuk hautematen zenuena, zure intuizioek hori esaten zizuten, eta hauek zuk hori adierazi aurretik

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!