26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 312

Azken batean, bai Loreak eta bai Amaiak sentitu zuten, beste herrietan nik hain argi

ikusten nuena: tailerretan, eta gazteekin zuten harremanean Suaren sentsibilitateren

beharra. Loreak argiro azaldu zuen: “Guk Suarekin agertu behar gara”, baita zehaztu ere

horrek zer esan nahi zuen, hau da, Suaren trebetasunaren nolakotasunak zehatz-mehatz

azaldu zituen Loreak, apurka-apurka tailerretan azaltzen zituelako, baina handik aurrera

intentsitate handiagoz agertzea nahi zuen: gazteen aldarteaz kezkatzen zen bihotzez,

alaitasuna agertzea tailerretan... Finean, Lorea eta Amaia ohartu ziren benetako tresna

pedagogikoak tailerretan beraiek zirela, eta horretaz baliatu nahi zuten. Hori zen

beraientzako funtsa. Hortaz, Uraren kalitatea alboratu zuten, ez baitzuten sentitzen une

horretan gakoa zenik. Suaren sentsibilitatea sentitzen zuten.

Formazio-saio hura mugarria izan zen handik aurrekoak ulertzeko baita tailerren

bilakaera bere osotasunean interpretatzeko ere. Nire jarrerak lagundu zielako bat egitaeren

estiloa esperimentatzen, nahiz eta, Lorearen kasuan batez ere, berezkoa izan. Nolanahi ere,

berezkoa izan arren, ordura arte ez zuen agertu gazteekin bere osotasunean. Nire irudirako

gako bi egon ziren hezitzaileka maila horretara iristeko: batetik, bidea erakutsi edo eskaini

niela, eta era horretan. “Nolako naiz ni?” galderan oinarritu ziren; eta, bigarrenik, galdera

horri erantzuteko sentsazioetan oinarritu ziren gehienbat hausnarketa analitikora baino.

Gero, eredua erabiliz ondorioetara iritsi ziren. Beraz, galdera horri sentsazioen bidez

erantzuten saiatu izanak, eta eredua eskura edukitzeak asko erraztu zien beraien egoera

onbideratzeko aukera. Loreak, eta Amaiak maila apalagoan, eskuragarri zuten kalitatetik

abiatu ziren euren dinamizazio lan eta estiloa aldatzeko eta hobetzeko. Uste dut

formazioaren ikuspegitik oso garrantzitsua zela hori; izan ere, bai Amaiak eta bai Loreak oso

ongi ezagutzen zuten nork bere kalitateen “antolaketa” eta jarioa, eta horren arabera

egoerari aurre egin zioten. Egia da Loreak eta Amaiak kalitate hura nahiko eskuragarri

zutela, baina hori ez zen izan arrazoi bakarra kalitate horri heltzeko, barne-prozesu baten

ondorioz iritsi ziren hartara. Hain da horrela, Sua beraiek irudikatzen eta sentitzen zuten eran

jokatzea berria zela beraientzat euren hezitzaile esperientzietan. Esate baterako, Amaiak

honako ondoriora iritsi zen, non barne-esperientzi berri batekin topo egin zuen: “Orain

konturatzen hasi naiz nire lotura eta asperdura sentsazioa dinamizatzeko moduari buruzko

ideietatik dela, eta soluzioa zein izan daitekeen dakidanez, horrek ongi sentiarazten nau”

Saio horretan bi indarrek bat egin zuten: hezitzaileen proposamena, eta nire jarrera edo

saioaren kalitate orokorra. Horrek irauli zituen erabat tailerrak, hezitzaileek bat egitearen

trebetasuna bizi-bizian esperimentatu zutelako, eta modu bibentzial batean lan egiteko modu

berri bat sentitu zutelako. Hori oso garrantzitsua zen, ez zutelako ikusi modu analitikoan

trebetasunen nolakotasuna, hau da, nik ez nien esan “Horrela jokatu behar duzue, eta hau

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!