26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 311

Bistan zegoen, eta hala nahi nuen, ni eta hezitzaileen arteko harremana eta giroa

gertuagoa izan behar zuela, eta horren arabera jokatu nuen. Neurri handi batean, nire

praktikaren ibilbidea aldatu nuen praktikak berak hala erakutsita. Estilo-aldaketa honela hasi

nintzen gauzatzen: “Zer egin nahi duzue gaur?. Horrela eman nion hasiera saioari, eta egoa

esan, indar handia eduki zuen horrek, panorama berria irekitzen zuelako, edo, hobe esanda,

zielako. Ezustean hartu zuten nire jokaera, uste baitzuten zerbait prestatuta eramango nuela,

aurreko saioan Uraren kalitatea lantzeko geratu ginelako. Horrenbestez, fokua, huts hutsean

beraiengan ezartzen nuen, eta ez nire ardura delegatzen nuelako, benetan elkarrekin

errealitatea eta formazioa eraiki genezan nahi nuelako. Modu horretan, Lorea eta

Amaiarentzat esanguratsua zen horretatik abiatu nahi nuen, aurreko saioetan horretarako

gai zirela ikusten nuelako. Beraz, tailerretan eta beraien baitan bizitzen ari ziren egora bat

konponbidean jartzeko saioak abiatzen genituen, eta oso garrantzitsua iruditzen zitzaidan

irtenbidea euren baitatik irten zedila, betiere nik neure inpresioa eta interpretazioa adieraziz,

noski. Azken batean, Suak agertzen duen fusioaren ezaugarria esperimentatzea nahi nuen.

Argi eta garbi ikusi nuen saioaren hasierako galdera esan bezain pronto espazio berri

baten aurrena sentitu zirela Loreak eta Amaiak, horrek aukera eman zien beraien, uste,

inpresio eta iritziak plazaratzeko. Gustura zeuden. Gauzak horrela, hustu ziren. Ohartu ziren

askatasuna, eta, aldi berean, sostengua zutela sentitzen zuten hura esateko, eta beraien

mintzagaia eta sentsazioak saioaren erdigune bilakatu ziren. Hori guztia oso giro atsegin,

gertukoa eta alaian gertatzen ari zen.

Gero eta argiago nuen Amaiak eta Loreak beraiei buruzko arazo edo egoera jakin baten

agerpen esplizitua sentimenduen bidez egin zutela. Beraz, modu pertsonal batean

arakatzeko eta lantzeko gako baten aurrean aurkitzen ginen. Are gehiago, Lorea eta

Amaiaren hitzak oso indartsuak ziren, ezen euren jokaera eta jarrera justifikatzen baino,

beraien esperientzia eta bizipenetatik hitz egiten ari ziren. Izan ere tailerretako eta euren

egoera propioa aldatzeko eta hobetzeko bidean, eredua erabili zuten, interpretazioa bost

ereduaren arabera egin zuten. Egiari zor, txundituta geratu nintzen beraiek egindako

irakurketarekin, non elementuz-elementu, eta beraiek abiapuntu izanik, tailerretako egoera

irudikatu zuten, baita praktika pedagogikoa hobetzeko eurek zein indar eta sentsibilitatetik

abiatu behar ziren zehaztu ere. Interpretazio sakona eta erabat autonomoa izan zen.

“Egin dute haien egoeraren sakoneko azterketa bat. Ni harritu egin nau. Eredua aplikatu dute

autonomiaz” (Behatzailea. 29. formazio-saioa).

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!