26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 310

Nolanahi ere, hori berez zetorren: norberarentzako baliagarria bazen, norberaren eskuhartze

pedagogikorako ere.

Ariketek Jonentzako akuilua izan ziren are gehiago hausnartzeko bera nola agertzen

zenaren inguruan, eta bere gorputz egoerari gehiago erreparatzeko. Egiari zor, gero eta

arreta gehiago eskaintzen zion Jonek bere gorputzaren uneko egoerari.

Ierak, ordea, bere ohiko jarrera mantentzen zuen. Berak zioen ez zela ariketetan sartzen

Jon bezala, eta ziur zegoela zerbait ekarriko ziotela, baina berak ez zuela sentitzen edo

ikusten. Egia esan, Ierak ez zuen bere gorputzarekin konektatzen, eta zaila egiten zitzaion

ariketen erabilgarritasuna hartzea, eta, ondorioz, ariketen zentzua bere kalitateen eta

praktika pedagogikoaren hobekuntzarako. Damu naiz, gorputzaren lanketa handiagoa egin

ez izan Ierarekin, baita beste zenbait hezitzaileekin ere. Horrek aldagai bat denbora izan zen

nire irudikoz, eta batzuetan apur bat azkar jokatu nahi izan nuen. Esan nahi baita, ez nuela

nahikoa denbora hartu bere gorputz sentsazioekin bat egiteko zailtasunak zituzten

hezitzaileekin ariketak gehiago egiteko. Iera, Ibon edo Aloña dira horren adibide.

Bada, aipatutako guztiaren harira, batez ere Iera eta Jonekin izan nituen hainbat saio eta

gero, eta luze hausnartu ostean; eta, arestian aipatutako oro guztia gertatu bitartean,

fenomeno asko aldi berean gertatu zirelako esperientzia osoan zehar, formazio-saioak

bideratzeko jarrera aldaketa esperimentatzen hasi nintzen. Horren agerbide garbia Lorea eta

Amaiarekin izan zen. Bi horien kasuan, Arando eta Larraitzekin bezalatsu, harremantrebetasunen

esperimentazioak irauli zuen tailerretako kalitatea. Azter dezagun nola.

Aurreko saioetan berezkotasunaren estiloaren lanketaren garrantziaz jabetu ginen.

Edozein modutan ere, pentsatuta eta prestatuta nituen hainbat ariketa trebetasun hori

lantzeko, baina, Iera eta Jonekin ez bezala, ez nituen bere hartan egiterik nahi, saioaren

nondik norakoaren arabera agertuko nituen. Horrela, Jon eta Ieraren saioek erakutsi

zidatenagatik Suaren kalitate oso presente egon behar zuela saioetan uste nuen, eta horrek

emango zigun aukera hau edo beste lantzeko, praktikari lotu behar nintzaion. Nolabait

esateko, saio informal eta irekia nahi nuen, eta, aldi berean, sakontzeko eta gakoetan

arakatzeko balioko ziguna, betiere Amaia eta Lorearen beharrizanetatik abiatuta. Uste nuen,

bi hezitzaile horiekin lor nezakeela hori guztia. Modu horretan, formazioaren metodologiaren

hobe beharrez, Suaren kalitateaz agertzeko saiakera egin nuen, baita lortu ere. Hau da, saio

osoa besteekin bat egiteko eta erritmo berean joateko esperimentatzeko ariketa praktiko bat

izan zen. Saioari ez nintzen joan aldez aurretik prestatutako eskema mugiezin baten

arabera, egoerak berak markatu zidan bidea.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!