26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 308

Tarteko zerbait behar zuen izan nire jokaera. Beraz, hurrengo saioetan jokaera edo bide

horren aldeko apustua egin nuen.

Edozein modutan ere, Jonek bidea ikusten zion honi guztioni, eta jarraitzen zuen hasierahasieratik

erakutsitako maila berberarekin, eta gainera bere gorputzarekin bat oso erraz

egiten zuenez gero, horrek hausnarketarako bide eskaintzen zion. Bai ereduak, eta bai

ariketek eta esperientziak berak Joni gogoeta egiteko bidea eskaintzen zioten. Ereduarekin

eta ariketekin gero eta gehiago konturatzen zen beraientzako zirela formazio-saioak, eta

hala hartzen zituen. Ereduaren erabileraren bidez, bere kalitateen eta indarren ezagutza

sakonagoa lortu zuen, bost elementuen paradigma oso ongi ulertzen zuelako, eta gero eta

gehiago sakontzen genuelako saioetan. Tailerrak eta euren jokatzeko modua bost

elementuen bidez interpretatzeak asko lagundu zioten Joni bere auto ezagutzan. Horri

ariketak gehitzeak gogoetarako bidea asko erraztu zion, bere sentsazioek ere hausnartzeko

parada eman ziotelako. Hori guztia oso argi adierazi zidan:

“Zaude ohituago gauzak beste era batera ikusten. Orduan, elementu horien bidez esplikatzeko

ohitura ez dago hain presente, orduan bi astean behin tokatzen zen, tokatzen zen, esan nahi dut

derrigortuta, baina ni gogoz kontra ez behintzat, hitz egin behar zela gauza horietaz (...)

Ailegatzen da memento bat pentsatu egin behar duzula horren inguruan, eta erantzunak eman

behar dituzula, eta pentsatu egin behar duzula elementu horien bitartez. Eta horrek gauzak asko

argitzen dizkizu” (Jon Ormaetxea, 2. elkarrizketa)

Hezitzaile ia guztiak ohartzen hasi ziren eta indar handiagoarekin, eredua oso bitarteko

bikaina zela norberaren dinamizazio-estiloa ulertzeko eta interpretatzeko. Hau da, iraileko

ikastaroaren jabetutakoz gain, beste dimentsio bat eman zioten ereduari praktikarekin lotu

genuenean, eta euren praktika pedagogikorako zentzua hartu ziotenean. Ildo horretatik,

formazio-saioak oso gune egokia bihurtu ziren hausnarketa pedagogikorako. Horrek ez du

esan nahi hitza besterik ez zegoenik, ikusi dugun bezala gorputz ariketek bere lekua

bazuten. Esan nahi dudana da, etengabeko formazio-saioek norberaren esperientziaren,

bizipenen, ereduaren eta gorputz ariketen bidez, hezitzaileek euren hezkuntza-praktika

beraien trebetasunen arabera hobetzeko bidean jarri zituela. Beraz, hausnarketak eta

gogoetak ez zituzten egiten, gehientsuenek bederen, garrantzirik ez zuten gaien inguruan,

alderantziz baizik.

Hori guztia oso argi ikusten nuen ereduaren erabilera egiten zutenen artean: Nerea, Jon,

Lorea, Amaia, Idoia eta Larraitz, batez ere. Jonen eta Nerearen kasuan gainera, beraiek

ziren euren herrietako hezitzaileen bultzatzaileak, eta egia esan besteek eurengandik asko

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!