26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 307

Iera, aldiz, banekien gorputz ariketak egitea gehiago kostatzen zitzaiola, eta etekin

handirik ez zien atera. Jonek iritsitako punturaino ez zen iritsi, nik hala sumatu nion, eta

berak hala adierazi zuen ere. Esan bezala, hirugarren ariketarekin tentsioa nabaritu zuten

hezitzaileek. Dena dela, egun batzuetan pentsatzen egon nintzen ariketa horien guztien

bilakaeraren inguruan, denbora asko eman nuen horretan, bereziki, hirugarrenaren harira,

eta hainbat ondoriotara iritsi nintzen. Alde batetik, oso argi ikusi nuen, eta baita behatzaileek

berak ere, hirugarren ariketaren, eta oro har, Debako saioen egitura oso zurruna zela.

Zurruntasun hori ariketa praktikoak egiten nituenean izaten ez, ez bestela. Orokorrean,

zintzotasuna eta alaitasuna ederki nahasten eta azaltzen zirelako saioetan. Halere, Suaren

kalitatea lantzeko ariketak, Aretxabaletan ez bezala, oso egitura itxia izan zuten, non nik

aurreikusitako eta sekuentziatutakoa aurrera ateratzen saiatu nintzen. Oso era mekanikoan

aritu nintzen. Bada, horrek guztiak, saioen zenbait pasarteetan, egitura itxi eta zurrunegia

ematen zioten formazioari. Bide horretatik, bat egitaeren alderdiekin lotutako kalitatea

esperimentatzeko aukerak murrizten nituen.

Horren haritik formazio-saioei beste bira bat ematea deliberatu nuen. Beste ikuspegi edo

estrategia bat. Gorputz ariketak egiteari bete-betean sartu nintzenean, ariketak egiteko modu

estatiko,monolitiko eta mugiezina alboratu behar nuen. Horrela jarraituz gero, formazioak

oso kutsu diagnostikoa-terapia/ erantzuna-emaitza hartzen zuen, eta are larriagoa zena nire

ustez, hezitzaileen erabilgarritasun-eremutik kanpo geratzen zen hori guztia. Esan nahi

baita, eurentzako baliagarriak sentitu behar zituztela ariketek, bestela oso zaila izanen

litzateke irakurketa positiborik egitea.

Hainbat eta hainbat saioetan agertutako bidea berreskuratu behar nuen. Egitasmoarekin

hezitzaileek tailerretan zuten arazo berberarekin topatu nintzela ohartu nintzen: teoria

praktika txertatu nahi nuelako aldaketa txikirik egin gabe. Hori ez zen bidea, eta hezitzaileen

eta nire uneko egoera aintzat hartu behar nituen. Alta, horrek ez zuen esan nahi beste

muturrera pasa behar nintzenik, non saioak prestatzeari utzi behar nion. Banekien, formaziosaioek,

neurri batean, tailerretako isla izan behar zutela, are gehiago gorputz ariketak

egitean, beraz, fokua hezitzaileka izaki, praktikari berari lotu behar nintzaiola, formaziosaioak

esperimentazio gune bilakatuz.

Beraz, gorputz ariketetan oinarritu nahi nituen saioek ordura artekoek izandako kutsua

berreskuratu behar zuten, eta hori nire egitekoa zen. Hau da, “Ez dakigu nora iritsiko gara”

leloaren proportzioa eskuratu behar zuten berriro ere. Alde horretatik, ariketak nahita ez

egitearen xedea apaldu behar nuen, eta teknika hutsaren kutsua baztertu behar nuen.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!