26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 306

eta bakarra hartuko dute, eta era horretan denbora tarte apur bat egoteko eskatuko diet. Jonek

eta Ierak bat egingo dute beraien erritmoarekin, Suaren indar batzailea bizi ahal izateko.

Ariketa bukatu ostean (45´), guztiaren inguruan mintzatuko gara: sentsazioak, Suaren kalitatearen

esperimentazioa... “ (27. formazio-saioa, L agiria)

Jon eta Ierarekin, halere, ezin izan nuen erdietsi Larraitz eta Idoiaren emaitza berak.

Ariketak egin ostean honako inpresio hau idatzi nuen:

“... sentsazioetarako jauzian erratu egin naiz. Bizipenen bidezko ikasbidea jorratu nahi badut,

gaurkoa hala ez da izan” (27. formazio-saioa, L agiria).

Egia esan, nire ez jakintasun edo inonzentzian Ierak eta Jonek Aretxabaletako bi

hezitzaileen bilakaera bera edukiko zutela uste nuen, hau da, bete-betean Suaren kalitatea

esperimentatuko zutela. Uste horrekin landu nituen ariketak, baina denok dakigunez usteak

erdia ustel. Larraitz eta Idoia, berezkoa ez baina nahikoa eskuragarri zuten bat egitearen

trebetasuna, eta apurka-apurka tailerretan esperimentatzen hasi ziren. Horrekin batera, biak

oso harreman gertukoa zuten, eta espreski kalitatea lantzeko eta esperimentatzeko ariketak

egin nahi zituzten, beraien formazio-prozesuan sakontzeko. Bistan da, Ierak eta Jonek ez

zeudela prozesu berean; egia da, bat egitaeren trebetasunaren beharra azpimarratu zutela

aurreko saioetan eta hori lantzeko saiakerak zirela gorputz ariketak. Larraitz eta Idoiarekin

erdietsitako emaitzak lortu ez nituenean, hau da, Ierak eta Jonek Aretxabaletako hezitzaileek

bezalako esperientzia bizi ez zutenean, apur bat galduta sentitu nintzen. Hasiera batean,

sentsazio gazi-gozoekin geratu nintzen. Hirugarren ariketaren ildotik zetorren nire kezka, hori

jotzen bainuen interesgarriena. Aitzitik, Jonek eta Ierak aipatu zidaten ariketa iraun bitartean

tentsioan egon zirela, eta modu horretan zaila da, noski, gorputza lantzea. Tentsioa zegoen

unetik esperimentatzeko aukera goitik behera ezabatzen zen. Nolanahi ere aurrerapausoak

egon ziren, batez ere, Jonen aldetik.

Lehengo ariketan bai esperimentatu zutela bestearekin bat egitearen sentsazioa.

Umorea, barre algarak, alaitasuna, entusiasmoa, eta sorpresaren eta inprobisazioaren

zirrara eta poztasuna esperimentatu zuten. Jon inoiz baino irekiagoa, eta nolabait esatearren

“bigunagoa” sentitu nuen, inoiz ikusi ez nuen bezala. Gainera, bere gorputzarengan arreta

jartzeko zuen erraztasunak eta joerak lagundu zion esperimentazio berri horretan. Baita

bigarrenean ere. Horretan Lurraren kalitatea sentitu zuen bizi-bizi Jonek, bere gorputza

uneoro nola zegoen sentituz. Jonek, bai Ieraren zama, baita bere gorputzaren ere sentitu

zituen, baita mugimendu geldoen goxotasunak. Zentzu horretan, une jakin horretan bere

gorputza nola zegoen esateko gai izan zen. Lasai eta gustura.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!