26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 305

mantsotzen joan daitezen eskatuko diet ondoren, erabat gelditu arte. Azkenik, begiak ireki eta

zutituko dira. 25´-30´ inguruko iraupena du.

Beraz, kontaktuaren bidez bere arreta sentsoriala bizkarrean, bai norberarena bai lagunarena ere,

jar dezatela da helburua. Zama elkar bana dezatela, eta zamaren goxotasuna esperimentatzeko

bidea izan daiteke honako ariketa hau. Gure paradigman Lurraren ariketa izan daitekeela uste

dut. Besteak beste, unean uneko egoerarekin bat egitea bilatzen baita, mugimendu geldoen

bitartez. Orainak eskaintzen digun egonkortasunarekin gustura egotea, azken batean. Bestetik,

hurrengo ariketarako bidea ematen du ere, hau da, azalduko dudan datorren ariketa bat-batean

egin beharrean, ariketa hau egokia da tarteko egoera bezala. Une egokian uzten baitu

datorrenaren lanketa.

Ariketa egin ostean, bertan bizitako sentsazioei buruz hitz egingo dut Iera eta Jonekin: zer moduz

egon dira, bizipenak... Era berean, arestian aipatutako argituko diet: ariketaren helburuak zeintzuk

diren: bestearen kontaktua esperimentatzea, lagunaren babesa eta zama, unearekin

disfrutatzea... Horrela, ea hori guztia zer neurritan bizi duten ikusi eta aztertuko dugu.

3) Ariketa hau saioaren erdigunea dela esango nuke. Suaren kalitatea propio esperimentatzeko

bideratua, hain zuzen ere. Bihotzaren mugimenduak islatzen ditu ariketak. Itxi eta ireki

mugimenduen bidez gauzatzen da. Bihotzak bi mugimendu dituen bezalaxe (zabaldu eta uzkurtu),

ariketa honetan hori islatzen saiatuko gara. Norberaren baitatik bestera irekitzea baita Sua.

Iera eta Jon gelaren albo banatan jarriko dira, bata bestearengandik nahikoa urrun eta aulki

batean eserita. Begiak itxita dituztela une horretako sentsazioarekin bat egiteko eskatuko diet:

arnasa antzemateko, beraien postura aulkietan, soinuak... tarte bat horrela egon eta gero itxi/ireki

mugimenduarekin hasteko esango diet. Hau da, uzkurtzea, gorputza biltzea; eta, ondoren

irekitzea: besoak zabaltzea erabat. Mugimendu horri arnasketarekin lagunduta joan behar du:

ixterakoan arnasa hartu, eta zabaltzerakoan bota. Norberak bere erritmoa har dezala esango diet,

eta sentitzeko gorputza nola biltzen eta zabaltzen den, bi mugimendu horien kontzientzia

beregana dezatela eskatuko diet Ierari eta Joni.

Ondoren gauza bera egiten jarraituko dute, baina zutik daudela. Hurrengo urratsa mugimenduan

hastea izango da; hots, gelan zehar oinez ibil daitezela, itxi/ireki mugimendua inoiz eten gabe.

Azkenik, bat egingo dute. Nola? Bada urreratzen elkarri joango dira –horretarako nik lagunduko

diet, begiak itxita edukiko baitituzte-, eta ixtearen mugimendua besarkada batengatik ordezkatu

beharko dute. Esan nahi baita, zabalpenaren ostean, itxi egingo dira, ariketaren bilakaera

jarraituz, baina elkarri besarkatuz, hau da, bat egingo dute orduan. Organismo bat eta bakarra

izango balira arituko dira, edo hori izango da esperimentazioaren helburua. Horrela, erritmo bat

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!