26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 304

ustez elkarrekiko independienteak ziren prozesuak elkarri eragiten ziotela; izan ere, nik x

formazio-saioan izandako esperientziaren arabera jokatzen nuelako y saioan, gogora

dezagun formazio esperientzia modu osoan eta sistemikoan ulertu behar dela, bilakaera eta

azterketa ongi ulertu ahal izateko.

Haatik, formazio-prozesuak gora beherak bazituen, noski; eta, zenbaitetan gorputz

ariketak egiteko formatu zurrunegiaz jokatzeak kalitateen esperimentazioa zailtzen zuen.

Horretaz, Iera eta Jonekin argi eta garbi ohartu nintzen.

Jon eta Ierarekin, Larraitz eta Idoiarekin jorratutako bide bera hartu eta honako ariketok

egin nituen. Honela jaso nuen:

“Honako bilakaera edukiko du formazio-saioak:

1) Hasteko elkarri agurtuko diogu Jon, Iera eta hirurok. Nik gidatuko dut hori. Ariketa honako hau

izango da: gelan zehar paseatzen eta gauzak behatzen eta ikusten joango gara, nik agindu bat

eman orduko hori betetzera joan behar dugu. Aginduok agurtzeko erarekin lotuta joanen dira;

adibidez: aspaldiko lagunak eta aspaldian ikusi gabe egongo bagina bezala, rap-a abesten,

krokodilo batek agurtuko lukeen moduan...

Horren helburua, maiz Suak egoerari jartzen dion giro informala eta lagunartekoa ezartzea da,

non barre algarak eta ez ohiko egoerak nagusi diren. Saioa hasteko beste modu bat baino ez da

izango, baina umore eta txinparta ukituarekin.

2) Horren ondotik, eta distentsio egoera batean egongo garela uste dut, zuzenean ariketekin

sartuko gara. Adieraziko diet gaurko saioa beraientzako, Iera eta Jonentzako dela, ahazteko

mementoz tailerrak eta gaztetxoak eta beraien sentipenetan eta sentsazioetan zentra daitezen.

Fokua beraiek direla, formazioa beraientzako dela, alegia. Gero, bukaeran, tailerraren eta

dinamizazioaren inguruan arituko garela, eta aurrekoan hitz egin genuenari buruz.

Honako ariketa hau egingo dugu segidan. Bizkar emanda eseriko dira biak eta begiak itxita, elkarri

ukituz. Kontaktu-puntua, beraz, bizkarra izango da. Horrela, hamar bat minutuz ariko dira, elkarren

kontaktua sentituz, hautematen. Denbora tarte hori pasa ostean, mugimendu txikiak egiten hasiko

dira, mugimenduok bizkarrarekin egongo dituzte, kontaktua galdu gabe. Kontaktuaren sentsazioa

ez da inoiz galdu behar, Jonek Ierarekin, eta alderantziz, edukiko duten kontaktua ez da inoiz

galdu behar ariketan zehar. Beraien arreta osoa bizkarrean jar dezatela eskatuko diet, puntu

horretan zentra daitezela. Horrela, mugimendua azkartzen joan dezatela esango diet, zakarra eta

bortxatua inoiz izan gabe. Kontaktuaren sentsazioa jarioan joan dadila nahi dut. Mugimendua

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!