26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 303

15. GRAFIKOA: norberaren sentsazioak harreman-trebetasunen lanketa esperientzialean

Sentsazioetatik hitz egitea

Muina:

sentsazioak

Hau da, hezitzaileen ikasbide esperientzialaren erdigunean, esperientziak berak

sorrarazten zituen sentsazioak zeuden. Esperientzia oso da. Bada, hortik abiatutako gogoeta

oso aberatsa izaten zen. Inpresio eta uste berdina agertu zidan behatzaileak Lorea eta

Amaiarekin egin saio batean ostean, eta bikain laburbildu zuen alde sentsoriala eta alde

razionalaren garrantzia formazio-prozesuan:

“Bukaeran saioaren ebaluazio kontziente bat egin genuen. Saioak eragin handia izan zuen nik

uste dut bi alderdi egin zielako: lehengo bizipena egin zen, eta gainera ondoen egin genuen,

horixe, azterketa kontziente bat. Baina, klaro, azterketaren ulermen maila oso altua zen bizipena

erreala izan zelako, eta gainera intentsitate handikoa (...) Ez zen izan agerpen formal hutsa, ezta

bizipen hutsa ere, biak elkar lotuta; eta egia da lehengo izan zela bizipena eta gero bizipenaren

gaineko diskurtsoa edo hizketaldia. Eta noski, hitzak oso erraz ulertzen dira atzetik bizipena

badago. Orduan, nik uste dut hor dagoela gakoa” (Behatzailea. 34. formazio-saioa).

Formazio-saioetan bizitzen ari ziren, eta zergatik ez, bizitzen ari nintzen; beraz, bizitzen

ari ginen guztia aintzat hartuta tailerren kalitate pedagogiko handia gertatu zen. Esan nahi

dudana da, hezitzaileek euren agertzeko moduan aldaketak azaldu zituztenean, tailerretako

giroa ere aldatu zen. Tailerretako harreman giroa, hain zuzen ere. Horren guztiaren ondorio

garbi bat hauxe izan zen: euren esku-hartze pedagogikoaren muina harremanetan ezarri

zutela goitik behera. Esan nahi dudana da, hezitzaileek kalitate batekin bizipen berriak

izaten zituztela.

Loreak eta Amaiaren bidea, Larraitz eta Idoiaren ibilbidearen antzekoa izan zen, baina

berau ulertzeko Jon eta Ierarekin izan nuen esperientzia ulertzea eta argitzea ezinbestekoa

da, nik neu ere praktikatik ikasten ari bainintzen. Bistan da, asko edo gutxi, hasiera batean

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!