26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 302

Modu korporal batez ulertu zuten harreman-trebetasuna, eta horrek indar handia zuen,

hezitzaileek ohartu zirelako bibentzialki zer zen sentsibilitate horren nolakotasuna. Hasierako

formazio ikastaroan ikusi bezala, baieztatzen ari zen norberaren trebetasunak lantzeko

bidean gorputzak garrantzia handia hartzen zuela, nork berak bere larruan esperimentatuz

gero, oso indartsua delako kalitatearen ulermena.

Ikasbide horretan, Larraitzek eta Idoiak muinari heltzen hasi zioten; izan ere, gero eta

indar handiagorekin ohartzen hasi zirelako beraiek zirela tailerretako tresna pedagogiko

eraginkorrenak. Horrela, gorputzaren bidea propio lantzen hasi ziren tailerretan, oso tartean

behin dena den, baina guztiz interesgarritzat jo nuen.

Ariketekin gustura sentitzen ziren. Bide berria, erabilgarria, baliagarria eta erakargarria

egiten zitzaien, eta hauteman hori hasierako ikastaroan eskuratu bazuten ere, etengabeko

formazioarekin are gehiago, zuzen-zuzenean praktikarekin lotu zutelako. Ikusi Larraitzek

esan zidana galdetu nionean ariketekin nola sentitzen zen:

“Gustura. Zer ariketa honek edo egitten dituzu horrelako mementoetan edo bestela ez duzu

egitten horrelako hausnarketiarekin; egiten dozu eta konturatzen zara batzuetan inkomodo

sentitzen zarela, eta igual ez zara gelditzen ba... pertsonen arteko gertutasuna beldurra ematen

dizula, edo ez; gerturatzeko moduak... eta igual ez zara gelditzen hausnartzen hainbeste denbora,

baina horrelakoetan garbi ikusten duzu ariketa batzuen bitartez, eta niretako horrek inportantea

da” (Larraitz Arando, 2. elkarrizketa)“.

Hitz horiek interpretaziorako bidea eskaini zidaten. Nire aburuz, gorputz ariketek oso

oinarri egokia ziren hezitzaileen hausnarketa bideratzeko. Ariketetan hezitzaileek euren

gorputz sentsazioekin konektatzeko eta bat egiteko aukera izaten baitzuten, horrek oso bide

oparoa eskaintzen zuen ondoren gogoetak egiteko. Esan nahi dudan da, gogoetak

bizipenetan oinarritzen zirela,eta indar eta sakontasun handia edukitzen zutela. Formaziosaio

guztietan zehar ohartzen nintzen hezitzaileek bizipenetatik hitz egiten ez bazuten euren

ekarriak eskasak zirela, bai eurentzako, eta bide batez, formazio-prozesurako, hausnarketa

horiek oso oinarri ahula zutelako. Aldiz, Larraitzek zioen moduan, ariketek, norberak bere

esperientziatik bertatik hitz egiteko aukera paregabea eskaintzen zuten. Beraz, modu hori

egokia ikusten nuen alde logiko-razionala eta alde sentsorial lotzeko.

Ideia hori hobeto ulertze aldera honako eskema hau erabiliko nuke, non gorputz ariketek

erdigunean ezarriko nituzkeen, gero horietatik abiatuta hitz egiteko.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!