26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 301

bat hartu genuela, hau da, ez ginela sartu bat-batean eta hasiera-hasieratik Suaren

lanketarekin propio. Horrek garrantzia itzela zuen.

Lehenik, norberaren gorputza behatzeri ekin genion, arnasketaren bidez gorputza une

horretan nola zegoen sentitzen saiatu, hau da, “Nola nago ni orain?” galderaren

erantzunaren bila abia zitezela nahi nuen, baina ez modu razionalean, denbora-tarte bat utzi

nien euren gorputzarekin bat egiteko, eta hortik hasi ginen bat egitearen trebetasuna

sentsibilitatea propio lantzen. Hortaz, une jakin horretan beraiek nola zeuden, gorputza nola

zegoen, behatu ostean, hasten ginen propio elementuaren lanketarekin. Horrek oso emaitza

onak eman zituen, eta guztiz garrantzitsua iruditzen zitzaidan. Iraileko ikastaroan ere, gauza

bera egiten nuen, eta nik uste dut bide horren ahalmena baieztatu zela. Esan nahi baita,

Larraitzek eta Idoiak nork bere sentsazioekin bat egin zutenean eta euren gorputza nola

zegoen sentitu zutenean, orduan baimena eman zidaten ariketarekin jarraitzeko. Horren

ondotik, Suaren esperimentaziorako espazioa utzi zioten gorputzari, eta kalitate hori nahiko

eskuragarri zutenez, bizipenak eta sentsazioak esperimentatzeko aukera bikaina izan zuten.

Beraz, alde batetik ez genituen egin ariketak modu behartsuan, baizik eta gorputzaren

erritmora. Bestaldetik, “Nola nago ni orain?”, modu praktikoan lantzen ari ginen, eta hori

beraien lan pedagogikoari begira garrantzia itzela zuen tailerretan; hots, heziketa unean tarte

bat hartzea gorputzari entzuteko eta gero jokatzeko. Hori guztia, zalantzarik gabe, Lurraren

kalitatearekin lotuta zegoen, eta prozesu hori Larraitzek eta Idoiak oso ongi egin zuten

aukera eman nienean. Egiari zor, Lurraren kalitatea asko landu genuen hasierako formazio

ikastaroan, eta berau nahiko eskuragarri zutela aintzat hartzen badugu, Larraitzek eta Idoiak

nork bere sentsazioekin bat egiteko erraztasun apur bat bazutela esango nuke. Dena dela,

aukera eduki behar zuten hori hala izan zedin, eta ematen nienean oso emaitza onak izaten

zituen.

Horrenbestez, bat egitaeren alderdiekin lotutako kalitatearen esperimentazioak nork bere

bidea jorratzeko sentsazioak utzi zituen, eta ez hori bakarrik, gazteekiko harremana zernolako

kalitatez blaituta egotea bizitzeko aukera izan zutelako ariketen bidez. Beraz,

sentitutako ziurtasuna zuten, esperientziak emandakoa; ez modu intelektual soilean

landutakoa. Ariketen ahalmena, eta horiek egin ostean Larraitzek eta Idoiak adierazitakoaren

arabera, behatzailearen lehengo inpresioa oso adierazgarria izan zen:

“Egia esan ariketak hasiera batean ez nekien zer emango zuten, baina gero konturatu naiz asko

eman dezaketela” (Behatzailea. 24. formazio-saioa).

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!