26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 300

Horrela, poliki-poliki besteenganako kontaktuaren bila goaz, hasieran ozta-ozta ukituko ditugu,

baina denborarekin kontaktuaren bila gero eta maizago joango gara. Ukipena edozein gorputz

atalarekin egin daiteke, halere, seguruenera, eta hasieran behintzat bizkarrarekin egin ohi da.

Bukaera aldera hirurok bat egingo dugu kontaktua galdu gabe. Beraz, ariketa honetan

kontaktuaren sentsazioa gutxitik gehiagora joaten da.

Bigarrena, ariketa hau saioaren erdigunea dela esango nuke, aurrekoari behar duen tokia eta

garrantzia kendu gabe. Suaren kalitatea propio esperimentatzeko bideratuta dago,. Bihotzaren

mugimenduak islatzen ditu ariketak. Itxi eta ireki mugimenduen bidez gauzatzen da. Bihotzak bi

mugimendu dituen bezalaxe (zabaldu eta uzkurtu), ariketa honetan hori islatzen saiatuko gara.

Norberaren baitatik bestera irekitzea baita Sua.

Larraitz Arando eta Larraitz Iñurrategi –ariketa honetan nik ez dut parte hartuko- gelaren albo

banatan jarriko dira, bata bestearengandik nahikoa urrun eta aulki batean eserita. Begiak itxita

dituztela une horretako sentsazioarekin bat egiteko eskatuko diet: arnasa antzemateko, beraien

postura aulkietan, soinuak... tarte bat horrela egon eta gero itxi/ireki mugimenduarekin hasteko

esango diet. Hau da, uzkurtzea, gorputza biltzea; eta, ondoren irekitzea: besoak zabaltzea erabat.

Mugimendu horri arnasketarekin lagunduta joan behar du: ixterakoan arnasa hartu, eta

zabaltzerakoan bota. Norberak bere erritmoa har dezala esango diet, eta sentitzeko gorputza nola

biltzen eta zabaltzen den, bi mugimendu horien kontzientzia beregana dezatela eskatuko diet

hezitzaileei.

Ondoren gauza bera egiten jarraituko dute, baina zutik daudela. Hurrengo urratsa mugimenduan

hastea izango da; hots, gelan zehar oinez ibil daitezela, itxi/ireki mugimendua inoiz eten gabe.

Azkenik, bat egingo dute. Nola? Bada urreratzen elkarri joango dira –horretarako nik lagunduko

diet, begiak itxita edukiko baitituzte-, eta ixtearen mugimendua besarkada batengatik ordezkatu

beharko dute. Esan nahi baita, zabalpenaren ostean, itxi egingo dira, ariketaren bilakaera

jarraituz, baina elkarri besarkatuz, hau da, bat egingo dute orduan. Organismo bat eta bakarra

izango balira arituko dira, edo hori izango da esperimentazioaren helburua. Horrela, erritmo bat

eta bakarra hartuko dute, eta era horretan denbora tarte apur bat egoteko eskatuko diet. Larraitz

A-k eta Larraitz I-k bat egingo dute beraien erritmoarekin, Suaren indar batzailea bizi ahal izateko.

Ariketa bukatu ostean (45´), guztiaren inguruan mintzatuko gara: sentsazioak, Suaren kalitatearen

esperimentazioa, tailerretan gaztetxoekin duen aplikagarritasuna...” (24. formazio-saioa, K agiria)

Egiari zor, bien artean zuten harreman ona lagundu zuen ariketei etekin gehiago

ateratzen. Ariketak egiten genituenean, berotasuna zen gehien nabarmendu zitzaien

sentsazioa, baita elkarrekin bat egitea, unitate moduan funtzionatzea. Gauza garrantzitsu bat

azpimarratuko nuke: Larraitzek eta Idoiak euren gorputz sentsazioekin konektatzeko tarte

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!