26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 299

Hiri arrazoi ikusten nituen horretarako guztirako.

Lehena, zenbait hezitzailek propio eskatu zutelako, Larraitzek eta Idoiak esaterako.

Bigarrena, uste sendoa nuen ariketek eragina edukiz gero, formazioan aurrerapen handiak

emateko proportzioan aurkituko ginatekeela. Hirugarrena, irailean hasitako bidearen

jarraipen estua izateko aukera nuen, non gorputz ariketen baliagarritasuna praktika

pedagogikoari begira ikusteko aukera edukiko nuen. Beste era batera esanda: epe bat ireki

nuen, non gorputzak lehentasuna hartu zuen.

Ezer baino lehen esan behar dut, norberaren trebetasun edo sentsibilitateen lanketa

gorputz ariketen bidez lantzea arrakasta handia eduki zuela, eta damu naiz etengabeko

formazioan hasieratik intentsitate handiagoarekin landu ez izana.

Ikus dezagun zer bilakaera izan zuen garai horrek.

4.5.3.1. Hezitzaileen bizipen berriak

Larraitz eta Idoiak tailerretan bizitzen ari ziren giroa are gehiago indartzeko hainbat

gorputz ariketa egiteko eskatu zidaten. Arandok, bereziki, bestearekin bat egiteko

esperiemenatzera zuzendutako ariketak nahi zituen, uste zuelako hori esperimentatuz gero,

tailerrek hartutako bidea gehiago indartuko litzatekeela. Horrekin ez dut esan nahi Larraitz

bere jomuga tailerretan zegoenik, bere baitan baizik. Berak propio garatu nahi zuen Suaren

trebetasuna tailerretan indar hori nagusia izan zedin, eta une horretan gazteekin bizitzen ari

ziren harremanen kalitatea handitu zedin. Idoia ere iritzi berekoa zen, hau da, beraiek propio

kalitatea esperimentatuz, lehenik, berau garatzeko bidean jarriko lirateke; eta bigarrenik,

horrek guztiak tailerretako harremanen kalitatean eragina edukiko zuen.

Larraitz eta Idoiarekin beraz, Suaren harreman-trebetasuna esperimentazioan sartu

nintzen, eta horretarako hainbat ariketa egin genituen. Honako bi hauek izan ziren nagusiak:

“Lehengo ariketa kontaktua lantzekoa izan da. Kontaktua, Suaren kalitatetik esperimentatzeko,

jakina, nire ustez kontaktua kalitate guztiak lantzeko bidea ematen dutelako. Kopuru handiagoa

izateko nik ere parte hartu dut ariketan. Honako hau da ariketaren garapena:

Hasieran hirurok hasten gara begiak itxita ditugularik gelan zehar ibiltzen. Mantso eta gure

sentsazioekin bat egiten saiatzen gara: oinek zer ukitzen duten, gelan egon daitezkeen soinuak...

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!