26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 298

Nolanahi ere, goian aipatu legez Maite eta Aritzen hartu eman oso hotza zen. Eskasa.

Hotza. Bada, formazio-saioak eta tailerrak aurrera joan hala harreman horren inertzia

handitzen joan zen. Hau da, indar hori, nire baino handiago izan zen. Harreman horren

kalitatea, formazio-saioen eman nahi nien ikuspegia baino handiago zen. Bere harremana

apurtzear dagoen bikote baten gisara irudikatzen nituen. Ezinezkoz zen lan giro arruntik izan

Maite eta Aritzen artean. Kultur Tailerretan eta formazio-saioetan baino ez ziren elkartzen.

Nahiko ilun ikusten nuen egoera.

Egoera bideratzen saiatu nintzen arren, eta konponbidea marrazteko ahaleginak egin

nituen arren, beraien arteko harremana jada oztopoa zen edozein irtenbideari begira. Tentsio

handiko formazio-saioak izan ziren, batez ere bosgarrena. Hura izan zen harremanaren

bukaera. Izan ere, hurrengo egunean Aritzek hots egin eta egitasmoa utzi behar zuela

aipatu zuen egoera jasanezina bihurtu zitzaiolako. Proiektuko arduradunak eta nik bilera bat

egin genuen Maite eta Aritzekin, eta denok adostu genuen, oso zaila zelako euren arteko

harremana onbideratzea, bada banatzea aukera ona zela. Modu horretan, Aritze formazioan

gustura aritu zela aipatu zidan, eta interesgarria iruditu zitzaiola.

“(Elementuei buruz) lagundu duzu ezberdintze bakoitza zer den, eta nola erabiltzen den ere bai,

eta saiatu gara erabiltzen ahal den neurrian” (Aritz, 2. elkarrizketa).

Bere kabuz utzi zuen egitasmoa. Maite bi hilabetez tailerretan jarraituko zuen, eta

formazio jasotzen. Beraz, hezitzaile bakar bat egonen zen handik aurrera Andoainen.

4.5.3 Gorputz ariketak hezkuntza-estiloaren

aldaketarako bide

Oro har, kontent nengoan formazio-prozesuak izaten ari zuen bilakaerarekin. Benebenetan

bost elementuen ereduaren ahalmenak ikusteko aukera izaten ari ginen, bai eta

ikasbide esperientzialaren aukerak ere. Kontuan izan, gainera, Metalaren kontua jada ez

zela aipagai Bergaran, Urnietan eta Aretxabaletan, herri horietan guztietan gaztetxoei

baldintza gogoratzearekin nahikoa izan zen. Benetako erronka Jonek, Ierak Nereak, Maitek,

Demelsak, Maialenek eta Leirek zuten.

Edozein kasutan, formazio-saioen erdia baino betetzen ez zenean, gorputz ariketekin

bete-betean sartzeko une iritsi zela uste nuen. Ordura arte, horren traza bai hartu zutela

saioek, baina handik aurrera ardatza izaten nahi nuen. Artean ereduak izan zuen zama

gehiena, eta handik aurrera ereduak eta ariketek maila berean edukitzea nahi nuen.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!