26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 297

formazio-saioak ziren. Maialen, Demelsa eta Leire hori ulertu ezean formazioaren zentzua ez

lukete hartuko. Ohartzen nintzen Amaia, Lorea, Nerea, Idoia, Jon eta Larraitz konturatzen

zirela erantzun eta irtenbide orokorrak ez zirela nahikoak. Gurea kasu praktiko zehatzetara

zuzenduta zegoela, testuinguru jakin batean. Leire, Iera, Maialen eta Demelsa erantzun

orokorrak eta unibokoak nahi zituzten horiak praktikara eramateko. Lehengo multzoan sartu

ditudanak praktikatik eta esperientziatik ikasten ari ziren, besteak ez, oraindik ez zuten eman

urrats hori. Akzio erreakzio eskema nahi zuten, berehalako erantzunak.

Bien bitartean, eta aurreko guztia gertatzearekin batera Aritz eta Maiteren formazioa

aurrera zihoan. Saioak aurrera joan ahala bi hezitzaileen arteko harreman gero eta hotzagoa

zela nabaritzen nuen. Horrek kezkatzen ninduen beste ezer baino gehiago; izan ere, egoera

horrek formazio-saion giroa blaitzen zuen baita tailerrena ere. Egia esan, formazio-saioen

eraginetik kanpo zeuden hainbat eragilek eragin zuten Maite eta Aritzen harremana

ozpintzeko. Bi hezitzaileekin eduki saioak nahikoa gogorrak ziren niretzat. Ale batetik, nahi

adina ez nuelako sakontzen, eta ez nuen aurrerapenik ikusten. Maiteren hitzak izaera

orokorra eta azalekoa zen. Gertakarien sekuentziazio soila aditzera ematen zuen. Oso txiroa

zen bere ekarpena. Nik saiatzen nintzen eredua erabiltzen, eta berak eredua erabiliz etekin

gehiago ateratzen zion bere azterketari, baina ezinekoa zen. Horma baten kontra ari nintzela

iruditzen zitzaidan. Gainera, Maitek ez zuen jokaera hori hartzen intentzio txarrarekin, ez;

oharkabean baizik. Oztopo hau ikusten nion Maiteri, eta honela jaso zuen behatzaileak ere:

“Maite ibili da buruan zerabilkion diskurtsoa botatzen, oso arinki. Gorputzarekin ez du konektatu

inondik inora. Abstrakzio gehiegi erabili du. Gainera zure galderen aurrean erasotua sentitu da”

(Behatzailea. 20. formazio-saioa)

Egia esan, bere esperientziatik baitatik ez hitz egitea bere prozesua aurrerapausoak ez

emateko arrazoia izan zitekeen, eta bide hori interesgarria izan zitekeen lantzea, zalantzarik

gabe. Edonola ere, gehien kezkatzen ninduen ereduari buruz ez zuela aipamenik egiten. Ez

zuen erabiltzen.Horrela, bere esku-hartzea aztertzeko eta hobetzeko eskura zuen tresnaren

erabilpenik ez zuen egiten. Modu horretan, zailtasun handiak edukitzen nituen Maiterekin,

bai nik benetan ulertzeko esan nahi zuena, baita bere prozesuan laguntzeko ere. Oso ahul

ikusten nuen Maiteren formazio-prozesua.

Aritz, nahiko isilik geratzen zen saioetan, baina bere ekarpenak betieredua erabilita

egiten zituen, erabilpen bikaina gainera.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!