26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 296

tailerretako dinamika beraiek nahi bezala ateratzen ez zitzaielako minduta zeuden, eta

horrek itsutu egiten zituen, ardura guztia gazteengan jartzen zutelako, baina ez ziren gai

esateko norberaren trebetasunetatik abiatuta nola onbidera zitekeen egoera, edo zein

sentsibilitate agertu behar zuten egoera bideratzeko. Nereari ereduak praktikan erabakiak

hartzeko baliagarri egiten zitzaion, besteek ez zuten erabiltzen eta oso azaleko zen

praktikaren eta euren zeregin pedagogikoaren gainena egiten zituzten irakurketak. Nerea

Eliasek “Nik uste dut Sua falta dela gu eta gazteen artean elkarrekin gaudenean. Nik

behintzat harreman gehiago eta gertutasun gehiago faltan botatzen dut. Egie da, hasierako

Egurra baretu zaigula, baina oraindik hori da guk gehien azaltzen duguna, eta pixka bat

aldau behar duguna”. Besteek ez zuten horrelako zehaztasunarekin hitz egiten, eta “Joe,

gazteek ere jakin beharra dute guri asko kostatzen zaigula ekintza preparatzea, eta

beraiengandik eitten dittugula”, eta horrelakoak esaten zituzten. Nerea Eliasek bere baitatik,

bere trebetasuna eta sentsibilitateen arabera egiten zuen irakurketa besteek ez. Gainera

beste hirurak ohartzen ziren Nerearen hitzek eurenak baino pisu eta esanahi handiago

zutela, sakonagoak zirela, eta horrek apur bat isilarazten zituen. Jarrera horrek Nerea

goibeltzen zuen, nahiago zuelako denek gehiago hitz egitea eta parte hartzea, berak ere

besteen hausnarketak eskertzen zituelako, modu horretan ikasten zihoalako.

Kontuak horrela, ni ados nengoen Nerearen ikuspegiarekin. Herri guztietan gertatzen zen

konstantea beste behin ere agertzen zitzaidan: pertsonen arteko harremanak ez zituztela

zaindu hezitzaileek. Horrela, Nerea Eliasek horren beharra sumatzen zuen. Jarduerei ez zien

garrantzia kendu nahi, baina tailerretako gauzak eta gorabeherak elkarrekin erabakitzea eta

denok bat egin eta gustura egotea nahi zuen. Beharrezko ikusten zuen. Suaren kalitatearen

esperimentazioa eta agerpen asko lagunduko luke praktikari begira. Puntu horretan

behatzaileak egin zuen bereizketa bat bikaina iruditu zitzaidan:

“Tailerra oso antolatuta dagoenena hori egin behar da, jarduera; eta orduan Sua desagertuta

Egurra sartzen da. Baina oso antolatuta ez dagoenean Sua agertzen da gehiago, eta hobeto

joaten da kontua!” (Behatzailea. 32. formazio-saioa).

Hau da, kalitate guztien beharrezkotasuna ageria geratzen zen horrela; eta, gainera,

Suaren kalitatea bizitzen ari ziren unerako oso onuragarria zela ikusten zuten hezitzaileek.

Hezitzaileek proiektuaren kalitatearen garrantziaz jabetzea nahi nuen. Oso argi nuen

egitasmoa ez zela bakarrik gazteei denbora librea antolatzeko modu edo bitarteko bat, ez.

Aisialdiko egitasmo hezitzaile zen, eta horrek esku-hartzearen kalitatean erreparatzea zen,

horretarako tailerretako praktikara zuzendu behar ginen, eta hortxe aldaketak emateko

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!