26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 295

4.5.2.4. Nire jarreraren birplanteamendua

Bat egitearen estiloarekin azaltzea onuragarria izan zitekeela uste dut, denok unitate

bezala jokatzea. Hau da, hezitzaileak eta ni bat egiten denon artean formazioan

aurrerapausoak emateko, paradigmaren erabilera praktikoan sakontzeko eta dinamizazio

estiloaren puntu ahulak hobetzeko. Denok batera. Horrela, kide bakoitzak bere iritzia, eta

une horretan sentitzen duena adieraziz gero, kalitatezko ekarria izango litzateke. Modu

horretan, Suaren zabalpena gertatzeko aukera izango genuen, non nire gogoeta eta

ikuskera hedatu egiten zen ondokoak esaten zuenarekin, eta horrela talde osoak, unitate

gisa, etengabeko mugimendua aritzeko aukera izango zuen. Izan ere, batasunak ez du

esanahi denok modu berean pentsatzen dugunik, era berean sentitzen dugunik, ezta

hautemate berdinak ditugunik. Norberaren espezifikotasunetik abiatuz bestera zabaltzea da

bat egitearen estiloaren indarra. Behar-beharrezko ikusten nuen Nerea, Demelsa, Leire eta

Maialenekin.

Horrela, taldeak unitate modua aritzean, ez nekien nora iritsiko ginen, hau da, zein

izango zen formazio-saioaren jomuga. Denok aldi berean saiatzen baikinen sakontzen,

horrexegatik ezinbestekoa zen taldekide bakoitzaren iritzia gogoeta eta fenomenoen

interpretazioa. Mugimendua, betiere, sakontasunera eta aurkikuntzetara eraman gaitzala

saiatu behar nintzen. Nigandik Zuregana zabaltzen den kalitatea da Suarena, betiere, Niaren

espezifikotasuna errespetatuz, non taldeko kideak bat egiten duten, eta norabide

berdinean mugitzen diren. Beraz, bat egin behar nuen uneko egoerarekin, nire sentipenekin

eta hezitzailek memento horretan zuten jokaerarekin.

Beasainen gertatzen eta arakatzen ari nintzen prozesu horretan guztian Nerea Elías

ikusten nuen oso adi. Interesa agertzen zuen, eta bere adierazpenak zorrotzak izaten ziren

bost kalitateen eredua erabiliz.

Garai hartan hezitzaileek oraindik energia handia xahutzen zuten tailerren antolaketan.

Ongi zegoen hori, baina tailerretara iristen zirenean ez zuten zaintzen tailerretako dinamika

bera. Adierazi dudanaren harira, Nerea Elias saiatzen zen praktikaren inguruko irakurketa

ereduaren arabera egiten, baina gainontzeko hirurek ez. Horretaz gain, apirileko lehengo bi

tailerretan gatazka txiki bat sortu zen gazteak eta hezitzaileen artean. Nonbait, gazteek ez

zioten jaramonik egiten hezitzaileek antolatutako eta prestatutako ekintzei, eta horrek

hezitzaileak mintzen zituen. Horrela, egoera hori praktikatik bertatik nola onbidera

genezakeen galdetzen nienean, Nereak baino ez zuen irakurketa egiten elementuen

arabera, eta besteak baino ikuspegi osoagoa eta irekiago zuen. Gainontzeko hirurek,

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!