26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 294

aldeko hautua hartzen nuenean. Horrela jokatzean kanpotik nekarren “errezetarekin” aritzen

nintzen. Ez nintzen egoten aurrez aurre egoeran, ezta hezitzaileekin ere. Uste intelektualak

jarraituta jokatzen nuen, unean uneko sentsazioei muzin eginez.

Horren aurrean hezitzaileen jarrera hauxe izaten zen:

- Desinteresa nabaritzen nien nire jokaera aurrean. Mementoa salbatzeko erantzunak izan

ziren beraien aldetik, sakontasunik gabekoak. Galdera-erantzunak zikloa hainbestean

errepikatu ostean gogaiturik sumatzen nituan.

- Hezitzaileak lozorroan baleude bezala nabaritzen nituen, Nerea izan ezik.

Aste batzuetan egon nintzen jira-biraka nire jokaeraren inguruan aldatu behar ote nuen,

eta nire praktika berrikusi ostean. Ordu eta egun dezente eman nituen horren inguruko

gogoeta egiten, baina ordura arteko errepasatzen, bai behatzaileak grabatutakoa berriro

entzuten, bai eta honekin eta harekin kontsultatzen. Horrela, hori guztia egin eta gero

ondorio hauetara iritsi nintzen. Beasaingo formazio-saioak eta gero honako galdera-sorta

idazti nuen:

- Formazio-saioetan beraien erritmora joan behar al dut beti?

- Zer punturaino behartu behar ditut nik interesgarriak ikusten ditudan gakoetan sakondu

dezaten?

- Beraiek ohartzen diren gakoak eta beren kabuz aurkitzen dituztenak al dira balio duten

bakarrak?

- Nik zerbait argi ikusten badut berehala azaldu behar al dut, edota saiatu behar nazi

hezitzaileek, beraien erritmoa errespetatuz, gakoaz ohar daitezen?

- Non dago oreka teknika eta berezko jokaeraren artean?

- Zein da jarrerarik egokiena, baldin badago, supertzaileekin harreman egokia lortzeko eta

aldi berean formazio emateko?

Iruditzen zitzaidan ordura arte formazio-saiok Beasaingo hezitzaileekin zurrunegiak izan

zirela ere, eta aldatu behar nuen. Honako ildoa marraztea iruditzen zitzaidan egokiena.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!