26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 293

Beasaingo hezitzaileek tailerretan ere lasaitu ziren. Oraindik orain hasierako lan egiteko

modua zuten, hau da aldez aurretik ekintzak prestatzen zituzten, baina erritmoa jaitsi zen,

eta horrek ahalbidetu zien tailerretan gazteekin harreman gehiago edukitzea, nahiz eta giro

oraindik eskas samarra izan. Baina oraindik, nire irudikoz, oso eskasa zen bere praktika

pedagogikoaren gaineko gogoetari eskaintzen zioten denbora. Horrela, ez zuten hitz egiten

bere esperientziaren arabera, beti besteak ziren euren arreta gunea. Hori oso nabari zen,

batez ere, Leirerengan, ”gazteak horrelakoak dira”, “gazteek hau egin dute”, “gazteek horrela

jokatzen dute” eta abar ziren bere diskurtsoaren ezaugarriak. Beraz, Beasaingo formaziosaioen

fokua ez zuten ezartzen euren trebetasun eta sentsibilitateen azterketan.

Kezkatuta nengoen horrekin guztiarekin, baina ohartzen nintzen nire jarreraren bidez

gurpil zoroa elikatu baino ez nuela egiten. Oraingo begiekin ikusita dinamika hori saihesteko

neurririk ez nituela hartzen ohartzen naiz. Hau da, denok ginela gurpil- zoro horretan sartuta.

Hezitzaileak ez presionatzeko nahi horrekin, zein kalitate agertu behar zuten beraiek

adieraztea nahi nuen, hortik gorputz ariketen lanketari ekiteko, baina lehengoa egiten ez

zutenez gorputzaren atalari ez nion heltzen. Horrela, saioak diskurtso razional eta

errepikakorra bihurtzen ari ziren. Zurrunbilo intelektualean sartu ginen bizpahiru saioetan, eta

gorputz sentsazioak alboratuta genituen, beraz ikasbide esperientzialerako aukera gutxi.

Betiko leloa zen saioan mamia. Horrek guztiak zuen arriskuetako bat formazioari esanahirik

ez ikustea eta etekinik ez ateratzea zen.

Horretaz gain, alarma gorria piztu zuena ereduaren erabilera eza zen. Nereak baino ez

zuen erabiltzen saioetan, irailean oso ongi ulertu zuelako. Egiari zor, saioetan ematen zituen

azalpenetan eta agertzen zituen analisietan oso argi adierazten zuen eredua, eta berau

erabiliz egiten zituen gogoetak. Halere, gauzak horrela, nire interpretazioa zen ezarritako

helburuak ez nintzela jorratzen egiten ari Beasaingo suspertzaileekin.

Bada, horrek guztiak puntu gorenera iritsi zen guztiz ohartu nintzenean ni neu neure

gorputz sentsazioen arabera ez nuela jokatzen. Inkoherentzia larria iruditzen zitzaidan. Argi

eta garbi saioetatik at nengoen. Oso sentsazio arraroa izaten zen. Bi indarrean arteko

borroka zegoen, berezko jokaeraren indarra eta teknikaren indarra.

Horrekin esan nahi dudana da, hezitzaileen erritmora joan behar nuenaren ideia teknika

bezala erabiltzen hasi nintzela; hots, jarrera hori berezko mugimendu bezala agertzen

zenean egokia zen, baina teknika, eta beraz, “nik orain une honetan nola jokatu behar dut”

pentsatzen hasi behar nintzenean, saioarekin kontaktua galtzen nuen, eta nire jarrera ez zen

berezkoa eta naturala. Era berean, nire barne-egoera aldatzen zen, betiere teknikaren

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!