26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 292

Esperientzia osoan zehar nire jokaera nolakoa izan behar zuenaren inguruan zalantza

asko eduki nituen. Hori bai, Beasaingo hezitzaileekin egin saio batzuk eta gero kezka

areagotu zitzaidan.

Martxoan eta apirileko hilabeteetan zehar Demelsa, Maialen eta Leire lasaitu zirenaren

susmoa nuen. Inpresio hori jasotzen nuen behinik behin. Metalaren kalitatearen garaian aritu

ostean, eta gazteei baldintzak gogoratu ostean, horrek zer ematen zuen ikusi bitartean oso

epe zaila ireki zen formazio-saioetan. Nire asmoa zen beraiek euren ibilbide propioa egin

zezatela, baina ez nuen asmatzen. Beraien formazioaren ardura guztia niregan delegatu

zuten, eta saioak apur bat eta aprobetxagarriak izan zitezen nik hartzen nuen iniziatiba.

Horrela, hezitzaileek Leire, Demelsa eta Nerea Manzisidor euren kalitate eta sentsibilitateen

inguruan ari zitezen galderak egiten nizkien, baina ez nuen erantzun sakonik eta

esanguratsurik jasotzen, eta horren aurrean nire jokaera galdera gehiago egitea zen. Modu

horretan, zirkulua elikatu baino ez nuen egiten; izan ere, zenbat eta galdera gehiago egin,

orduan eta erantzun arinagoak esaten zituzten. Horrek zenbaitetan hezitzaileak gogaitzea

ekartzen zuen, eta hori oso arriskutsua zen.

“Batzuetan iruditzen zait buelta gehiegi eman dizkiogula denari... galdera batzuk, ba hori “Eta hori

zergatik?”, eta “Jo ba ez dakit”, askotan ez dakizu zergatik, baina igual dago arrazoi bat nik ez

dudana ikusten. Eta igual buelta gehiegi. Batzutan sentitu naiz como “Jo ba ez dakit, es que ez

dakit!, ez dakit zergatik!” (Maialen Manzisidor, 2. elkarrizketa).

Horren haritik nire jarrera nola jasotzen zuten adierazpen garbia egin zidan Nereak:

“Askotan nola zure buruari ez diozun galdetzen ba igual etorri beharko du beste norbaitek

kanpotik galdetzea “Eta zergatik horrela, eta zergatik ez beste modu batera?”, baina... memento

batzuetan “Zergatik, eta zergatik...” buff!! Gero, askotan, errepikatzen zinen, eta ez dakit

errepikatzen ginenean ea zerbait berria sartu genuen jakiteko, edo reafirmatu behar ginen

ikusteko, eta orduan ba “Lehen esan dizudana: ba berdine!!!” (barrez). Eta batzuetan “Jo ba

chico... lehen esan dizudana. Zer nahi duzu hamar aldiz esatea??!!”, orduan ba memento

horretan esaten nuen “Jo ba ez dit lehenengoan entendittu-edo!!”. Ordun, batzuetan gauza

berdinen bueltan, igual zu norabaitera iritsi nahi zenuen eta gu ez genuen bideratzen, baina es

que iruditzen zitzaidan gauza berdinaren bueltan denbora asko bezala, eta orduan iristen da

memento bat mareatzen zarela. O sea “Niri horri buruz ya ezer ez!” (barrez). Es que igual ari

daramakigu ordu eta erdi ez dakit zeri buruz, eta igual ezer berria ateratzen, igual ari gara

errepikatzen behin eta berriz...“ (Nerea Elías, 2. elkarrizketa)

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!