26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 291

esperientzialean gorputzak eta norberaren sentsazioak zuen garrantziaz ohartzen ez

baziren.

Ibon eta Aloña oraindik ez ziren jabetu, edo ez nituen jabearazi, formazio-saioen

metodologiaz, hau da, ez zuten barneratu nola formatuko ziren. Ohiko ikasbideari heltzen ari

zioten, eta eredua erabiltzen zuten arren, eta horrekin kontent nengoen arren, oraindik eskas

iruditzen zitzaidan marraztutako bidea.

Norberaren esperientziatik baitatik hitz egiteko gaitasunean jarri nuen arreta. Lorea, Jon,

Larraitz Iñurrategi, Larraitz Arando eta Amaiak, euren bizipenetan oinarritzen ziren hitz

egiten zutenean, eta horren arabera erabiltzen zuten eredua. Nolabait esateko barrutik ari

ziren. Ibon, Aloña, eta neurri txikiagoan Iera, kanpotik hitz egiten ari ziren.

Horretaz guztiaz gain, eta Beasaingo hezitzaileei dagokionez, Nerea Eliasek A

diagramaren ezaugarriak agertzen zituen, eta gainontzeko hirurak B-koak. Edonola ere, krisi

garaian sartu ginen Beasaingo formazio-prozesuari dagokionez, horrexegatik erabaki dut

hezitzaile-talde hau pasarte honetan unitate bezala aztertzea.

Etengabeko formazioaren lehen saioak norberaren trebetasunen azalpenen eta

Metalaren aferaren ingurukoak izan eta gero, Beasaingo hezitzaileekin krisi garaian sartu

nintzen. Leire, Demelsa eta Maialen B diagramaren profila agertzen zuten bete-betean.

Nerea Eliasek ez, bere bizipenenetan jartzen zuen arreta. Hiru saiotan zehar arazo

metodologiko larri baten aurrean topatu nintzen, eta ez nekien nola atera handik. Nire xedea

zen hezitzaileek beraiek modu autonomoan erabil zezatela eredua bere praktika

pedagogikorako, baina nik behartu gabe, laguntzaile soila izaki. Hau da, hasierako saioetan

hain ongi joan zen eta hain emaitza egokiak eman zituen Lurraren kalitatearekin jokatzen

nuen. Nolanahi ere, Deban, Bergaran eta Aretxabaletako hezitzaileekin horrela jokatzeak

ondorio positiboak ekarri bazituen ere, eta Ibon eta Aloñarekin zalantza batzuk agertu

bazitzaizkidan ere ere, Beasaingo hezitzaileekin ohartu nintzen nire jokaera hura aldatu

behar nuela. Oso bide arriskutsuan sartzen ari nintzen. Aritz eta Maiterekin gauza bera

gertatzen ari zitzaidan. Hori guzti argitzeko eta irakurketa egokia egiteko nire kezka zein den

zedarrituko dut, ondoren ikusteko horrek guztiak zer eragina eduki zuen formazioan.

“Ez naiz gustura atera gaurko formazio-saiotik. Ez dut gozatu, eta denbora guztiak zehar nire

baitan borroka latza eduki dut. Uste dut arazo metodologiko garrantzitsu batekin topatu naizela.

Pentsatzen dut datozen lerrootan azalduko dudana formaziorako garrantzia itzela duela; izan ere,

galdera ez da txantxetakoa: Nola jokatu behar dut nik formazioan?” (25. formazio-saioa, J agiria)

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!