26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 289

gehiagotan. Bere egoerari buruzko aipamenak oso urriak izaten ziren. Ez zituen bere

jarrerak eta erreakzioak bereak egiten, eta bere hitzen kalitatea oso inpertsonala izaten zen,

adierazten zuena beretzat oso garrantzitsua izan arren, oso modu intelektual aztertzen zuen

egoera, ez bizipenetatik; horrela, “Uste dut gazteak gustura daudela tailerretan”, “Uste dut

gazteei ekintza erakargarriak eskaini behar dizkiegula”, “Nahiko nuke ekintza zerrenda bat

edukiko bagenu”. Ideia eta pentsamenduetan oinarritzen zen Aloña bete-betean, sentsazio

eta emozio gutxi agertzen zituen, eta bere diskurtsoaren kalitatean nabaritzen nuen. Ni orain

nola nago egoeratik abiatu beharrean, desideratumetara jotzen zuen: “... egingo nuke”,

“gustatuko litzaidake...”

Ibonek Aloñaren indarrak eramanda azaltzen zen. Ibonentzat tailerretan Lurraren

kalitatea nahiko presente zegoen, eta gazteei lasai eta hitzaspertuan egotea gustatzen

zitzaien. Halere, Aloñak ekintzen erakargarritasunean jartzen zuen arrakastaren oinarria.

Horrela, argi zuten ideiak eta berritasuna behar zutela euren zereginean, hori gertatu ezean

gazteek gozamena ez zutela esperimentatuko. Ideia berriak eta freskoak sortzeko beharra

ikusten zuen. Horrenbestez, Uraren beharra sumatzen zuten, beraientzat gako bat zen.

Edozein modutan ere, beraien jo puntua tailerretako praktikatik at zegoen; izan ere, jarduera

berriak egiteko gaitasuna edo trebetasuna tailerretako praktikatik at jartzen zuten. Hori ongi

zegoen, baian nire irudirako, ez zen nahikoa.

Horrelakoetan hezitzaileei eskatzen nien esateko ea zer hobetuko zuketen beraien

tailerretan. Den denek giroa aipatzen zuten, baita Aloñak eta Ibonek ere. Biek sumatzen

zuten nahiko giro apal zegoela beraiek gazteen artean. Horrekin konformeago nengoen, oso

argi ikusten nuelako Urnietako egitasmoan tailerretako pertsonen arteko harremanari eta

giroari ez ziotela erreparatu, eta oinarrizkoa zen. Ikuspegi pedagogikotik harreman

aberasgarri eta berriekin esperimentatzeak onura asko ekar ditzake, eta aisialdiko

jardueretan pertsonen arteko harremanak funtsezkoak izan ohi dira. Alabaina, ez nuen

ikusten indar handirik horretan, eta Aloña eta Ibonen sentsibilitateak giroa berotzeko eta

elikatzeko gaitasunetatik oso urruti ikusten nuen. Horrela, Suaren beharra nik aipatu nuen,

eta Aloñak ere berretsi zuen, nahiz eta berau bigarren mailan jarri.

Martxoaren erdialdera honela irudikatu nuen Ibon eta Aloñaren egoera ereduaren

begiradapetik. Beraiei erakutsi nien, eta ados agertu ziren:

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!