26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 288

Ni: zuk Ibon?

Ibon: Bai, bai.

Ni: Beraz, landu behar duguna da tailerren erakargarritasuna. Tailerrak nola egin berriak eta

jarduerak ez ohikoak, eta gazteentzat hori guztia benetan gustagarria bihurtuko zaiena.

Ibon eta Aloña: Bai, bai.

Oraingo talaiatik interpretatuta beraiekin batera gehiegitxo joan nintzenaren inpresioa

dut. Beste hitz batzuetan esanda, Ibon eta Aloñaren erritmora joan nintzen gakoak

azaltzearren, beraien gakoak, alegia. Horrekin batera, nire interbentzioek galdera-erantzun

formatura eramaten zuten saioak, non entzun nahi nituen gakoak azal zitezela zen neure

jomuga. Baina nire joera hura gehiegizkoa izaten zen. Aloñak eta Ibonek nahiko argi ikusten

zuten zein ziren hobetzeko atalak, eta nire galderak eta iruzkinak une jakin horretan hizketa

gaia zenaren inguruan gehiago sakontzea eta arakatzea izaten zen xedea. Hori ongi zegoen,

hezitzaileak egoeraren analisia egiteko geratzen zirelako, eta argitasuna eskaintzen zielako.

Baina nik beraiekin batera joateak nik egoera nola ikusten nuen azaltzea eragozten zidan.

Ez nuen, modu atsegin eta argian, egoeraren interpretazioa azaltzen. Nahiago nuen euren

erritmora joatea eta eurek gakoak azaltzea. Nahi nuena zen hezitzaileek beraiek klabeak

sentitzea, ez nik inposatzea. Nolanahi ere, batzuetan, eta Ibon eta Aloñarekin adibidez,

beste muturrera joaten nintzen. Uste nuen nire usteak hasieratik bertatik azalduz gero,

hezitzaileek neure autoritatea onartuko zutela eta euren prozesua kaltetua izanen

litzatekeela.

Egia zen, Lorea, Amaia, Jon, Larraitz eta Idoiarekin ikusi legez, beraiek sentitu behar

zituztela gakoak. Sentitu. Barruko sentsazioak esan behar zioten zerbait. Baina, Aloña eta

Ibonekin ez nengoen oraindik maila horretan. Gakoak ez zituztelako sentitzen. Oraindik

diskurtsoari lotuta ginen. Iritziak, historiak eta abar zama gehiegi zuten, nire gusturako, bai

Aloña baita Ibonen prozesuan. Formazio-saioetan bizitzen ari ziren une jakin horretan nola

zeuden, edota tailerretan nola sentitzen ziren adierazteko gai ez ziren oraindik. Gainera,

beraiek ez zuten horretarako beharrik ikusten. Nire ikuspegitik Ibon eta Aloñaren formazioprozesuan

aldatu behar nuen zerbait zen.

Aloñarekin ez nintzen iritsi oraindik bere arreta gunea bera izatera lortzera. Ahaleginak

egiten nituen fokua praktikara bertara eraman zezala, baina Aloñaren interes gunea bere

baitatik kanpo zegoen. “Gazteak”, “Besteak” eta abarri buruz hitz egiten zuen behin baino

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!