26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Oinarri teorikoak 18

Horregatik guztiagatik ondoriozta dezakegu pertsonok elkarri eraginez eraikitzen dugula,

hein handi batean, gure bizitza. Bada, horrek hezkuntzarako duen garrantzia azpimarratu

behar dugu; izan ere, heziketa uneak, non zer egin erabaki behar dugun, horretara

bultzatzen gaitu. Hezitzailea hezigaiarekin harremanetan sartzen da, etengabeko

elkarrekintzan ari da bere egitekoa pedagogikoa izan dadin.

Elkarrekintza ulertzeko hainbat argibide

Gizakiak, izaki sozial gisa, egunero hainbat elkarrekintza une izaten ditugu bere ohiko

bizitzan, pertsonen arteko elkarrekintzarik gabe nekez uler dezakegu bizitza. Kalera atera

eta hainbat pertsonekin elkartzen gara, aurrez aurreko harremana izaten dugu, hitzezkoa

edo ez-hitzekoa, baina nolabaiteko harremana izan ohi dugu: zuzenagoa, sakonagoa,

azalekoa... Hainbat erakunde eta gizarte egitura ez lirateke existituko elkarrekintzarik egongo

ez balitz; esaterako, herri bateko udaletxea, non bertako langileak beraien artean eta

herritarrekin elkarreraginean aritzen diren; lantegi bateko beharginek elkarri eragiten diote

modu batera edo bestera; azoka bateko saltzaileak elkarrekintzan aritzen dira erosleekin;

banku bateko leihatilan dagoen langilea bezeroekin elkarreraginean aritzen...

Gutxienez bi pertsonen ekintzak elkarren osagarri direlako gerta daitezke aipatu egoerak.

Hargreavesen (1979: 99,100) arabera, elkarrekintza kontzeptu dinamikoa da, zeinetan bi

pertsonen jokaerek eta jarrerek elkarri orientatzen dioten. Elkarrekintza bi norabidetan

gauzatzen den eragina eta elkarrenganako dependentziaz eraikitzen den prozesua da.

Hainbat autorek agerian utzi dute elkarrekintzaren garrantzia itzela dela hezkuntza

alorrean (Vigotsky, 1979; Fernández Berrocal eta Melero Zabal, 1995; Fuéguel, 2000;

Oihartzabal, 2001; Arrieta, 2001; Lacasa, 2001). Gure aburuz, guztietan bikainena eta

argiena Vigotsky dugu, bera izan baita aitzindaria eta oinarria beste autoreen ibilbidean.

Vigotskyk gizakien bitartekaritzan ikusten du garapen psikologikorako erabateko

garrantzia duen aldagaia, gizakion artean burutzen diren elkarrekiko harremanak

oinarrizkotzat jotzen ditu. Bere teoriak giza elkarrekintzan du erdigunea. Berau bitarteko bat

da, non haurrak bere garapen prozesua ahalbidetzen duen teknologia intelektualak

maneiatzen iaioagoak diren pertsonez inguraturik. Bere aburuz, garapen indibiduala ezin da

ulertu haurraren eremu soziala, instituzionala eta interpertsonala aintzat hartu gabe. Horrela,

goi mailako giza prozesu psikologikoak, animalietan ez bezala, berez dira sozialak,

norbanakoa bizi den testuinguru kulturalak baldintzatzen ditu. Modu horretan, autore

errusiarrarentzat analisirako unitatea gizakien ekintza izan beharko litzateke. Hau da, giza

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!