26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 287

Ni: Orduan Koadrila saioa egin eta gero zein da zuen ondorioa, edo zuen geratu zaizuen

sentsazioa?

Aloña: Ba beraiei ezer berria ez zaiela okurritzen. Ez dutela proposatu gai berriri edo tailer

berririk.

Ibon: Nire sentsazioa da guri ere, neurri batean, ideiak agortzen ari zaizkigula... Niri oso zaila

egiten zait ere gauza berriak asmatzea.

Ni: Zuen ustez, beraz, hori da orain Urnietan dugun hutsune bat. Gaztetxoek gustura hartuko

lituzkete ekintza berriak eta zirraraz beterikoak?

Aloña: Egia esan, gazteak beraien artean hizketan-eta oso ondo aritzen direla, oso gustura;

elkar asko ezagutzen dute eta konfiantza handia dute, baina iruditzen zait ekintza ere izan

behar dutela erakargarria bestela... arriskutsua da...

Ni: Zer izan daiteke arriskutsua?

Aloña: Ba hori ba tailerren dinamika. Gazteak ez badaude oso gustura ba agian aspertzen joan

daitezke...

Ni: Zuengan uste duzue, beraz, hutsune hori, hau da tailer erakargarriak prestatzeko eta

aurrera eramateko gaitasun edo trebetasun hori landu behar dela. Hori landu behar dugula...

Aloña: Bai, bai... Kuadrillategi oso-oso erakargarria ez bada beste gauza batean hasiko dira,

ezta?

Ibon: Nik uste dut hori dela. Orain arte ondo pasa dute, eta ondo gaude denok, baina...

Ni: ...baina zure ustez Ibon jauzi bat eman behar da honetan...

Ibon: Bai...

Ni: Nik zuekin erabat ados nago. Gazteentzat Kuadrillategik izan behar du gune bat non osooso

gustura arituko diren, zirrara bereziak esperimentatuko dituzten eremua, berria eta oso

erakargarria. Orain arte neurri batean, hori eman bada ere, hori da zuen ustez hemendik

aurrera lantzeko gako bat.

Aloña: Bai, bai. Ez dakit orain arte hori landu dugun, baina hemendik aurrera hori egin behar

dela bai. Nik oso argi ikusten dut.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!