26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 286

Aloña irtenbidea beti jarduetaren harreman-trebetasunetik proposatzen ari zela, ez zen

ohartzen Egurraren garaiak berea eman zuela, eta beste trebetasun batzuk agertzea onura

ekar ziezaiokeela praktikari. Ikus dezagun horren lekukoa den Aloñarekin eta Ibonekin izan

nuen elkarrizketa bat, non tailerretako praktika nola hobe zitekeen deliberatzen egon ginen:

Aloña: Eta gero baita ere egin genuen hemendik ekainera bitartean zer ekintza egingo ditugu.

Ni: Nola egin zenuten hori?

Aloña: Ba Koadrila Saioan bertan. Denok batera, borobilean eseri ginen eta gazteei galdetu

genien zer egin nahi zuten hemendik aurrera.

Ni: Zergatik galdetu zenien beraiei ea zer egin nahi zuten?

Aloña: Jo ba, beraiek proposatzen badituzte gauzak eta zer egin, ba suposatzen da gusturago

arituko direla, guk ostiralera zer egin behar den erabakitzen badugu baino.

Ibon: Orain arte horrela izan da, eta orduan hasieran egin genuen gauza bera eta ideia pila bat

atera ziren, baina gehienak egin ditugu jadanik; eta orduan guk erabakitzen dugu zer egingo

dugun hurrengo tailerrean. Baina horrela beti zaude pixka bat... ez dakizu prestatu duzuna

gustatuko zaien edo ez. Batzuetan bai, beste batzuetan ez dute hain gustukoa...

Ni: Eta horrelakoetan zer egiten duzue?

Aloña: Bueno ba, batzuetan segun zer den, prestatu duguna oso konplikatua ez bada ba beraiei

galdetzen diegu zer egingo lukete, eta orduan aldatzen dugu tailerra. Baina beste batzuetan

hori ezin duzu egin, zeren gauza asko lotu dituzu: materiala erosi... eta esaten diegu ba

ulertzeko guk lan asko hartu dugula hori prestatzen eta orain ezin dugula bertan behera utzi

dena...

Ibon: Proposatzen dieguna ez bazaie gustatzen berehala esaten digute, eta gustatzen bazaie

ere.

Ni: Eta beraiek zer jarrera hartzen dute zuk esandakoaren harira, Aloña?

Aloña: Ba hori esaten badiegu, orduan egiten dute, ulertzen dute gure ahalegina. Baina ez dute

egiten modu behartuan ere. Ondo pasatzen dute ere; behartuta egin beharko balute ez lukete

egingo jakina.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!