26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 285

ikuskera eta interpretazioa besteek ere izango zutela uste zuelako. Egurraren estiloaren

betaurrekoak jantzita ikusten zuen mundua eta errealitatea, eta jakina, tailerren nondik

norakoa ere. Azpimarratzen zuen ekintzarik gabe joatea tailerretara zentzurik ez lukeela

edukiko, ez beretzat, baina ezta gazteentzako ere:

“Es que joan (ekintza prestatu edo pentsatu gabe) eta iritsi eta lehengo gauza esaten digute

gazteak: “Gaur zer egingo dugu?”, eta esaten dugu: “Bueno, ba gaur ez dugu ezer egingo

hizketan egongo gara!”, esango ziguten: “Bua! Horretarako ez gatoz, gu horretarako ez gatoz!”,

hori beraiek esan dezakete” (Aloña Salinas, 2. elkarrizketa).

Bere jokaeretan ikusten nuen, bere estiloa gazteek ere edukiko zutela pentsatzen zuela,

ez zuen beste modurik ulertzen.

Gauzak horrela, erabat ulergarria zen bere kezka nagusia jarduerak egiteko ideiak

agortzen ari zitzaiola izatea, kontuan hartu behar dugu astero-astero zerbait erakargarria

prestatzeko indar eta energia xahuketa handia eskatzen zuela. Gazteen erakargarritasuniturria

jarduerak ziren Aloñarentzat, nahiz eta gazteei horri buruz ezer ez galdetu, eta zer

jarduera egingo luketen gaineko iritzirik ere ez zuen. Bere beldur nagusia zen ostiral guztien

programazioa beteko zuten ala zen, hori hala balitz gustura egongo litzateke. Horrela,

batzuetan tailerra egiteko bezpera iritsi eta ezer garbirik bururatzen ez zitzaiela-eta, zer edo

zer eramaten zuten gazteentzako, ekintza hau edo bestea, nahiz eta Aloñak eta Ibonek

onartu kalitatezko ez zela. Beti, zerbait egitea zen xedea. Halere, egoera horrek ezinegona

sortzen hasi zitzaien.

Aitortzen dut, hezitzaileen jokaera horren arrazoia ni izatea ere. “Tailer” hitzarekin eskuhartzean

beti zerbait egin behar zutenaren irudia eman nuen, edo, behintzat horretarako

bultza lezake tailerra hitzak. Baina, horrekin batera eta maila altuagoan, Aloñaren patroiak

bazuen horretan guztian zerikusia. Beraz, aukera polita zegoen formazioan sakontzeko, eta

gainera hezitzaileek euren praktika hobetu behar zuten egitasmoa bertan behar gera ez

zedin. Esan nahi dudana da, ordura ate ia indar bakarra agertu zutela, Egurrena, baina

irakurketa sakona egin behar zela zein trebetasun azaldu behar zuten praktikan, eta nola

argitze aldera. Horretara bideratu behar nituen Ibon eta Aloñarekin egin saioak, horretan jarri

nire indarrak, bai bainekien, presentzia handia zuen inertzia eta indarra gelditzea zaila

izango zela.

Garai hartan, bere erritmora joan nintzen. Nire esku-hartzea ez zen batere

interbentzionista. Hezitzaileak beraiek gakoak atera zitzatela nahi nuen. Baina ohartu nintzen

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!