26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 284

moduan egitea zen xede bakarra; eta Ibon eta Aloñarentzat tailerra egitea jarduerak egitea

zen, ez besterik. Batere gustatzen ez zitzaizkidan puntu asko ikusten nituen Ibon eta

Aloñaren jarreran, batez ere, Aloñaren patroiak edo estiloak tailer osoa blaitzen ari zelako.

Ikuspegi pedagogikotik ikuspuntu okerra zuen Aloñak, nire irudirako. Deba, Aretxabaleta eta

Bergarako hezitzaileekin eduki saioetan ikusi eta ikasi nuen bezala, euren jomuga praktikara

bideratu zutenean, aldaketa garrantzitsuak izaten hasi ziren, lehen aztertu dudan bezala.

Ibon eta Aloñaren kasua ez zen horrelakoa. Esplikatuko naiz.

Aloñaren estiloa jardutearen zen. Egin. Aritu, beste ezeren gainetik. Hezitzaile moduan,

hezkuntza ez formalean nahiko esperientzia aberatsa zuen, urte dezentetan eta proiektu

ezberdinetan parte hartu izan zuelako: urte osoko aisialdiko egitasmoetan, udaleku irekietan,

udaleku itxietan... eta horietan bere eginkizun nagusia haur eta gazteei jarduerak eskaintzea

izan zen. Hots, bere esperientziagatik, eta bere patroia ere hala zelako, berak hezitzaile gisa,

antolatzailearen funtzioa hartzen zuen. Hau da, jarduera bera, Kuadrillategiren kasuan

tailerra, ahalik eta ongien prestatzea, edo behintzat jarduera buruan edukitzea izaten zen

bere xederik behinena. Gainera, Egurrak oztopoak eta trabak gainditzeko duen gaitasuna

ederki asko azaltzen zuen Aloñak tailerretan, ekintza berak aurreikusi bezala ez bazen

ateratzen, ez zuen arazorik egoera birbideratzeko, baina jomuga beti jarduera zen; hots,

praktika bertan aldaketak sartzeko gaitasuna erakusten zuen Aloñak, eta hainbat adibide

jartzen zituen bere jokaera ongi ulertzeko. Ibon ere ados zegoen.

Zerbait egitea zen Aloñaren jomuga eta bere hezkuntza-praktikari zentzua ematen ziona,

bestela ez zion zentzurik ikusten tailerrei. Horren erakusgarri garbia dira hitzok, non argi

ikusten den zerbait egite hori Aloñaren obsesioa zela, hala irudikatzen zuelako bere

zeregina, ez bestela. Ea ekintzak egiten sentitzen ote zen seguruen galdetu nionean, eta

hala erantzun zidan:

“Hori da, hori da. Nahiz eta gero dena aldrebes ateratzen zaigun edo dena aldatzen genuen,

baina bueno, behintzat bagenekien joan eta zerbait egingo genuela. Baina nik esaten nuen:

“Imajinatu, hiru aste barru eta esaten dugula, es que ez dakigu zer egin!”...” (Aloña Salinas, 2.

elkarrizketa)

Zinez, irudika ezina egiten zitzaion Aloñari ezer presatu gabe edo ekintzarik gabe

tailerretara joatea. Nik hori ongi ikusten nuen, lasaitasuna ematen bazion Aloñari, baina

gehiegizkoa zen jarduerekiko agertzen zuen dependentzia. Gainera, bere Egurraren

trebetasuna denek izango zutela konbentziturik zegoen. Neurri horretan, oharkabean eta

intentzio txarrik gabe, noski, Egurraren agintekeria agertzen zuen batzuetan Aloñak bere

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!