26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 283

Alabaina, hezitzaile guztiak ez zeuden maila berean. Ikus dezagun:

b) Zenbait hezitzailek agertzen zuten edukiaren kalitatea nahiko

inpertsonala zen

Iera, Jonekin batera Deban lanean aritzen zen arren, aldiz, Jonen egoeratik oso urruti

zegoen. Formazio-saioetan bazegoen, baina, era berean ez. Esplikatuko naiz. Ieraren hitz

jarioaren edukia ez zen berari buruz, bera gazteen inguruan aritzen zen, baina

kontakizunean ez zegoen tartean. Bere arreta guztia kanpoko egoeretan fokalizatzen zuen.

Horrela “Gazteak modu honetara agertzen dira”, “Gazteak jatorrak dira”, “Gazteak batzutan

ez dira etortzen”, eta horrelakoak agertzen zituen, baina oso gutxitan, egoerek zer-nolako

sentsazioa sortzen zioten. Oso diskurtso intelektuala eta azalekoa zuen Ierak. Horrek, nire

ustez, zailtzen zion ereduaren bidez bere jokaera aztertzea, eredua, azken batean,

norberaren auto ezagutzarako eta auto azterketarako tresna zen. Jokaera hori guztia iraileko

ikastaroan agertu zuen jarrerarekin lotura zuen, eta Ieraren patroiarekin edo tipoarekin, aldi

berean. Bere aburuz, nahikoa zen Deban sortu zuten proiektuarekin eta gazte taldearekin

aurrera egitea, horrekin kontent zegoen, eta ez zuen mugitzeko gogorik. Ez zuen gehiago

sakontzeko asmorik. Dena dela, gustura egoten zen saioetan, baina bere erara. Horrek,

halere, bazuen alde positibo bat. Mugitu nahi ez izateak, tonu positiboa ematen zion saioari.

Jonek beti gauzak sakonki aztertu nahi bazituen ere, Ierak agertzen zuen egoera ez zela

txarra, ongi ari zirela, eta egin zutena meritu handikoa zela. Beti baikor azaltzen zen.

Aloña eta Ibon Metalaren kontuarekin nahiko lasai agertu ziren gazteen aurrean.

Gogoratzea baino ez zenez, eta Urnietako gazteek baldintza ia ehuneko ehunean betatzen

zutenez, nahiko ongi egon zirela esan zidaten. Argi azaldu zituzten arauak, neurri handi

batean baldintza ia bere osotasunean betetzen direla ematen zien lasaitasuna zela-eta.

Halere, Ibon eta Aloñaren kezka beste bat zen, eta parekotasun handia zuen gainontzeko

herrietan eta hezitzaileek agertu zutenarekin. Aloña martxoaren erdialdetik aurrera asko

larritzen hasi zen tailerrak prestatzeko eta pentsatzeko garaian gero eta zailtasun

handiagoak zituelako zer egin erabakitzeko. Ordura arte egindakoarekin gustura baldin

bazeuden ere, sumatzen hasi zen tailer erakargarriak egiteko gero eta zailtasuna

handiagoak zituela. Ibon iritzi berekoa zen. Are gehiago Ibonek bere baitan, nire irudirako,

oso arriskutsua izan zitekeen jarrera bat ikusten hasi zuen: ostiralero-ostiralero zein tailer

prestatu behar duten gazteek benetan ongi pasa zezaten zama bihurtzen ari zitzaiola; zama

handia, gainera. Nire ustez, oso dinamika biziatua hartzen ari ziren, hain larria zena jada ez

zutela hausnartzen edo gogoan edukitzen zein jarduera egin eta nola egin, tailerra ahal zen

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!