26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 282

oinarrituta Sua lantzeko ariketak egin nahi zituzten; trebetasun hori apur bat gehiago

garatze aldera, eta intentsitate eta argitasun gehiagorekin esperimentatze aldera.

2) Beraien hezkuntza esku-hartze erdigunea beraien eta gazteen arteko harreman zela

ohartzen zirenez, formazioaren fokua beraiek izan behar zutela jabetzen ziren.

Ordura arteko formazio-prozesu osoan zehar ez ziren arduratzen gazteek zer egin

behar zuten edo nola jokatu behar zutenaren inguruan. Bada, orain, are argiago

geratu zitzaien formazioa ez zihoala gazteei zuzenduta. Beraiek agertutako

trebetasun eta estiloaren arabera gazteek modu batera edo bestera azalduko ziren,

hortaz, eurek ziren hobetu eta aztertu behar zuten lanabes pedagogikoa.

Esperientziak berak eman zien horren informazioa. Praktikak berak nire hitzek baino

indar handiagoa zuten, jakina.

3) Beste gauza garrantzitsu bat ere azpimarratuko nuke: ereduaren bidez egin zuten

praktikaren irakurketa. Arandok bereziki oso maila onargarrian erabiltzen zuen

eredua, eta nabaritzen zen erabilgarria zela beretzat, bestela ez luke erabiliko, noski.

Tailerretan eta bere baitan zeuden indarrak agertzeko Sua, Lurra, Metala, Ura eta

Egurra kontzeptuak erabiltzen zituen eta gero edukiz betetzen zituen, esperientziatik

bertatik ateratako adibideekin.

Nahiz eta nahiko eskuragarri zuten Suaren sentsibilitatea, berau garatzeko premia

sentitzeak eta gehiago sakondu nahi izateak oso bide egokian jartzen zuen formazioa.

Hezitzaileak beraiek formatzen ari zirelako, eta egoera horrek euren trebetasunak garatzeko

bidean jartzen zigulako. Praktika eta esperientzia bera izaten ari ziren formazioaren iturri.

Larraitz eta Idoiarekin muinera jotzen ari ginenaren sentsazio osoa nuen. Izan ere,

formazio-saioen funtsa hezitzaileak eta gazteen arteko harremana zen, eta horretaz aritzeko,

hausnartzeko, sakontzeko, gogoeta egiteko eta ariketak egiteko gunea gure formazio bilerak

ziren. Beraz, tailerretan ezinbesteko lotunea gure saio hauexek ziren, bertan hezitzaile

bakoitza beren estilo propioaren irakurketa egiteko aukera baitzuen. Larraitz eta Idoiak,

bederen, horretaz baliatzen ari ziren

Nahikoa kontent nengoen Lorea, Amaia, Jon, Larraitz eta Idoiaren formazio

ibilbidearekin. Ierak, esan bezala ez zegoen besteen une berean. Gainontzeko hezitzaileek

erritmoa askoz mantsoagoa zihoan. Diagnostikoa egin ostean, eta Metalaren aplikazioaren

beharra landu eta gero, zenbait hezitzailek ez ziren ikasten ari praktikatik, eta formaziosaioek

ere ez ziren izaten ari nik bezain emankorrak. Ikus dezagun hori xehetasunez.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!