26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 280

eta une berean eragin zioten, eta Larraitzek beste ikuspegi eta begi batzuekin aztertzen

zuen bere esku-hartzea. Formazio-saioei esker eskuratzen ari zen lasaitasunak erraztu zion

tailerretan gazteekin zituen harremanetan zentratzea eta arreta horretara bideratzea.

Lasaitasun giro horretan, Larraitzek berezko indarrekin azaltzen zen tailerretan. Alde

batetik, Egurra, Egur ona; ez zen hasierakoa, praktika berari lotutako Egurra baizik. Hau da,

mementuan bertan ozotopoak gainditzeko eta aurrera joateko gaitasuna. Bestetik ohartzen

hasi zen Suaren sentsibilitatearekin ere agertzen hasi zela.

Egurraren inguruan, egitasmoarekin hasi zirenetik aldaketa nabariak izan zituzten.

Jardutea orain, praktikan bertan erabiltzen zuten, batez ere Larraitzek. Arreta gune hori

Larraitzek berak atera zuen. Esan nahi dudana da hezitzaileen estiloa ez zela mugatzen

soilik tailerren prestaketara, barrukoari mugimendua, bizitasun eta erritmoa ere ezartzen

zioten. Horrek ez zuen esan nahi hamaika jarduera egiten zituztenik, egiten zituztenak

gazteei oso erakargarriak eta zirraragarriak suertatzen zitzaizkiela baizik. Baita hezitzaileei

ere. Modu honetan mintzatu zen saio batean Larraitz:

Egurra oso presente dago orain tailerretan. Gainera gaztetxuek ere hori eskertzen dabe, eta

segiduan azaltzen dituzte ideiak eta proposatzen dituzte ekintzat. Ginera eurek be, euren artena

ardurak banatzen dituzte. Gu gustura gauz horrela.

Horrekin batera euren praktikan beste gako bat bazegoen, eta klabe hori eurek agertu

zidaten. Aretxabaletako gazteentzat jarduerak egitea oso garrantzitsua zen, eta eskatzen

zituzten, zerbait egitera joaten ziren Kuadrillategira, baina jarduera bera egiteko moduari ere

erreparatzen hasi zioten hezitzaileek, hau da:

Suarekin be jokatzen hasi gara. Bai, nik uste dot baietz.

Larraitzi eta Idoiari Suaren kalitate agertzen ari zitzaien, eta horrek beste molde, estilo

eta giroa ezartzen ari zen gaztekin zuten harremanean. Gainera, hori guztia eredua erabilita

agertzen zuten. Horrelakoetan, gehiago garatzeko esaten nien suspertzaile orori, eta

Arandorekin berdina egin nuen. Hots, eskatu nion bera Suarekin nola agertzen zen

adierazteko, eta ez bakarrik hitzez jarreraz ere bai. Azken horrek apur bat kikildu zuen, baina

ondo asko adierazi zidan zein ziren bat egitearen joeraren ezaugarriak tailerretan, berak

agertzen zituenak behinik behin. Tailerretan egiten zituzten jardueretan eta gazteekin hiru

ezaugarri azaltzen ari zirela baieztatu zuen. Larraitz ere ados zegoen horrekin berak ere

esperimentatzen hasi zelako. Alde batetik alaitasuna sumatzen zuten tailerretako giroan,

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!