26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 279

Beraz, Jon eta Ieraren tailerretako harremanen kalitatea hobetzeko Suaren indarra

abiaraztea erabaki genuen, hau da, behar-beharrezko zen Ierak eta Jonek euren larrutan

Suaren sentsibilitatea esperimentatzeko ariketak egitea. Horrekin, Jon gogotsu sumatu zuen,

eta berak hala adierazi zidan, oso bide interesgarria eta emankorra iruditzen zitzaiolako

gorputz ariketena.

Azken batean, Debako tailerretan harremanetan zegoen gakoa. Jonek eta Ierak ikusi

zuten, eta Jon prest horretan murgiltzeko, Iera, ordea, mugitzeko nagiak jota zegoen.

Hurrengo formazio-saioetarako ildoa markatuta utzi genuen.

Herriz-herri eta hezitzaile ororekin egiten ari nintzen saioetan, ohartzen nintzen

pertsonen arteko harremanak zirela tailerretako gakoa, edo behintzat, oso ahantzita

zegoena. Aisialdiko egitasmoetan, eta heziketaren eta pedagogiaren ikuspegitik, funtsezkoak

iruditzen zitzaizkidan praktika eraikitzen ari zirenean arteko harremana, baina hori alboratuta

utzi zuten hezitzaileek, arazoa azaleratu zen arte. Horrek formazioaren bi ardatzak oso

kontuan edukitzea behartze zidan: zein trebetasuna agertu behar duten hezitzaileek

(eredua), eta nola egin hori (ikasbide esperientziala).

Egitasmoarekin hasi eta lauzpabost hilabeteetara aurrerapen handiak ematen hasi ziren

Idoiak eta Larraitzek. Etengabeko formazioarekin hasteak sekulako aldaketa suposatu zuen

bi hezitzaile horien lan egiteko moduan. Aitortu behar dut ere, hori ez zela eragile bakarra

izan, hasieran zegoen hezitzaileak uzteak ere erraztu zien lana, hura sekulako erresistentzia

egiten zuelako Idoia eta Larraitzen zereginean. Hirugarren hezitzailea traba bihurtzen zen,

bai tailerretan, baita kanpo ere. Lanpetuta zebilen Kuadrillategiz gain, eta horrek egitasmoan

zentratuta egoteak galarazten zion, ondorioz hirurek lan-bilerak egiten zituztenean dispertsio

handia zegon, eta tailerretan bertan giroa moteldu eta goibeltzen zuen. Beraz, erabaki

zuenean uztea Idoiarentzat eta Larraitzentzat lasaigarri izan zen.

Argi gera bedi hezitzaileentzat aldaketa garrantzitsua izan zela hura, baina baita aipatu

dudan moduan, etengabeko formazioak. Beraien hezkuntza esku-hartze ereduaren bitartez

aztertzen hasi ginenean, oso erne eta arretatsu azaldu zen Larraitz. Horrela, ereduaren

bidez, tailerretan bera agertzen zituen indarren analisia egiten zuen, ez dut esango oso

sakona zenik, baina bai egoera ordenatzeko eta argitzeko modukoa. Horretaz gain, berehala

ohartu zen formazioaren, eta bide batez, euren lanaren gunea, memento pedagogikoan

zegoela. Horri guztiorri gehitzen badiogu, ez zegoela gustura hasierako bi hilabetetako lan

egiteko estiloarekin, ulertuko dugu aldaketa handia izan zela. Faktore horiek guztiek elkarri

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!