26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 278

Horrekin batera, eurengana hurbildu eta ukitzen nituen, saioek izan zezaketen

zorroztasuna eta zurruntasun kentze aldera. Horretaz gain, hezitzaileen statusa goratzen

nuen, hala sentitzen nuelako, ez zen teknika modu bat. Horrela, aprobaziozko esaldi asko

adierazten nituen.Hau da, ez nuen buruz esaten “orain hau egin behar dut”, edo “bestea egin

behar dut”, ez; barrutik ateratzen zitzaidan jarrera bat zen, eta horrek asko aberasten zuen

saioa. Honako esamoldeak erabiltzen nituen: “Ari gara, ari gara”, “Ondo, ondo”, “ Hori da”,

“Oso interesgarria, benetan!”. Gainera, nire interbentzioa osagarria izaten zen, ez

zuzentzailea. Irakaspen hori Amaia eta Lorearekin eduki nuen saiotik atera nuen. Ikusten

nuen, elkarrekin ari ginela sakontzen, eta ez zela beharrezkoa nire iritzia edo ustea

inposatzea, alde horretatik, garbi ikusten nuen, beste behin ere, horrelako egoeretan Lurra

oso interesgarria zela hezitzaileen ikaspen-prozesua: bere ondoan egoten nintzen, baina

propio esku hartu gabe, beraiek ari zirelako sakontzen eta ikasten euren zeregin

pedagogikoaren inguruan.

Horrek guztiak ondorio interesgarri bat zuen: ez zuten erantzuna, iritzia edo ikuspegia

agertzen nire zuzentasunaren bila, ez, bere bizipenak islatzen dituzte, Jonek bereziki.

Behatzaileak kanpotik oso modu zehatzean azaldu zidan:

“Zure jokaerak errazten die pila bat haien jarioa, ez baitute erantzuna neurtzen zurearen

araberako zuzentasunaren barne, ez direla pentsatzen ari “A ver nola esango dut Axierrek pentsa

dezan ongi ari naizela”, ez daukate kezka hori, kezka hori desagertuta dago, eta da hain zuzen

ere horregatik... ez hitzez esan duzulako baizik eta benetan zure jarreran sumatzen dutelako. Nik

kanpotik ikusten du, bai (...) Gakoa ez da mezua, da mezua adierazteko modua” (Behatzailea, 19.

formazio-saioa)

Nire jokaerak Jonena errazten zuen bereziki. Formazio-saioak aurrera joan ahala ikusten

nuen bihotzarekin, barrutik, hitz egiten zuela. Askotan aipatu izan zidan legez, gorputzarekin

erraz konektatzen zuen, eta hortik hitz egiten zuen, bere hitzak ez ziren analitiko hutsak,

sentipenetatik abiatzen zen, baina. Horrek ahalbidetzen zion bere auto ezagutzan garatzeko

aukera. Berak zihoen moduan “ba mementoan nola dihoan gauzak sentitu” egiten zuen,

horrexegatik bere prozesu esperientzialetik hitz egiten zuen Jonek.

Giro abegikor eta positibo horrek ez du esan nahi ez genuenik sakontzen, eta dena

arintasun batean geratzen zenik, ez. Alderantziz, hezitzaileak egitera hain ohituta ez zeuden

gauza bat arinagoa, errazagoa eta egingarriagoa suertatzen zitzaien, euren zeregin

pedagogikoari buruz, eta euren gaitasun eta sentsibilitateak ardatz hartuta hitz egiten ari

zirelako.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!