26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Oinarri teorikoak 17

gizakiari zoon politikon ezaugarria eman zionean, besteekin batera eta erlazionaturik bizi den

izaki biziduna, hain zuzen ere. Gutako bakoitza egoera sozial bateko elementu bat gara,

zerbait osoago eta oro hartzaile baten parte: familiako kidea, norberaren herriko dantza

taldeko kidea, Matematikako lizentziaturako laugarren mailako kidea, lagunartearen partaide

bat... Finean beste gizakiekin harremanetan jartzen den izakia da pertsona.

Begirada azkar eta bat-bateko batean zaila egiten zaigu irudikatzea geure burua

besteekin harremanik izan gabe. Guztiok honekin, horrekin eta harekin harremanak izan ohi

ditugu: etxean, lantokian, kalean, eskolan, zinean, azokan, liburutegian, tabernan, jatetxean,

ludotekan, mendi elkartean... Gure bizitza ondoan ditugun pertsonekin egiten dugu, eta

horiekin ehuntzen ditugun harremanen bidez garatzen da. Normalean, hainbat adjektiboz

kalifikatzen ditugu hartu-eman horiek: “onak”, “txarrak”, “azalekoak”, “berezia”, “berria”,

“hotza”, “beroa”, “hunkigarria”, “zirraragarria”, “noizbehinkakoa”... indiferentziaz geratzen ez

garen seinale, alegia. Esan nahi baita “Ni jatorra naiz” esaten dudanean, beste hauxe esan

nahi dudala benetan “Ni besteekin eta besteen begietarako jatorra naizela uste dut”. Berdin

gertatzen da beste enuntziatu honekin: “Idoia pertsona zintzoa da”. Zintzotasunaren

ezaugarria bien artean dagoen erlazioan oinarritzen da, horri esker ulertzen da. Benetan

esaldi horren atzean dagoena hauxe da: “Idoia nirekiko harremanean eta nire begietara

pertsona zintzoa da”.

Egiari zor, arrazoirik ez zaio falta psikologiaren diziplina den talde dinamikaren oinarriari,

taldea bere ikergaien unitatea baita (González eta Vendrell, 1996; González, 1997); izan ere,

subjektuak bere bizitzan zehar hainbat talderekin egingo du topo, hainbatetan integratuko

da, eta hainbatek oztopoa edo garapenerako aukera eskainiko diote (Álvarez Núñez, 1986).

Horrela, jaio eta berehala indibiduoaren lehenengo kontaktua familiarekin izaten da, non

lehengo sozializazioa jasoko duen, eta lehendabiziko harreman-arauak jasoko dituen, eta

horiek gerora besteekin elkarreraginean sartzen denean aplikatzeko joera izango du

ziurrenik. Ondoren lagunak azalduko dira, lagun-taldea, hain justu. Talde horretan egosten

eta egituratzen diren harremanak oso garrantzitsuak izango dira nortasunaren egituraketan.

Eskola garaian hainbat gela ezagutuko ditu, hainbat talde. Adinean aurrera egin ahala, lan

egingo duen erakunde, lantegi edo tokietan hainbat pertsonekin harremanetan jarriko da. Eta

horrela, luze jarrai genezakeen. Azken finean, gizakiak beste gizakiekin harremanetan

jartzeko premia du, beharra sentitzen du, eta taldeetan egituratzeko eta integratzeko nahia

eta beharra du. Talde horietan, txikiak normalean (lagun-taldea, familia, lankideak,

ikaskideak...), identifikazioa, komunikazioa, afektua... bilatuko ditu.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!