26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 277

Nik uste dut Deban gertatzen arin zena, ez zegoela urruti Bergarako egoerarekin, eta oso

zabalduta zegoen gainontzeko herrietan ere. Jon eta Ierari buruz egin nuen irakurketa

gainontzekoentzat ere baliagarria dela esango nuke:

“... harremanen eremua alboratzeak gazteen eta hezitzaileen arteko erlazio hotza eta txinpartarik

gabea izatea ekarri duela, horrek harreman guztiak blaitu ditu. Ildo horretatik Ierak esan du giroa

ona dela, baina gazteek tailerretara azaltzeko ezin hobea izan behar duela, eta horretarako

harremanak funtsezkoak direla” (19. formazio-saioa, I agiria).

Horrenbestez, hiruron artean, hau da, Iera, Jon eta nire artean, atera genuen ondorioa

zen harreman bero eta gertukoen beharra zegoela: Suaren kalitatea behar zela tailerretan.

Pertsonen arteko harreman beroak, gertukoa eta alaiak erakargarritasun-indar ikaragarria

zuten, eta hori lantzeke zegoen. Ordura arte gazteek eskatu zituzten ekintzak eta jarduerak

egin zituzten, Jonek eta Ierak iniziatiba eta ekintzak antolatzeko eta aurrera ateratzeko

gaitasun ona erakutsi zuten; Suaren trebetasunean, aldiz, hankamotz ari ziren.

Behatzailearen hitzak asko lagundu zidaten interpretazioa egokiagoa egiteko, eta une

horretan Ieraren eta Jone formazioaren muina zein izan behar zuen hobeto ulertzeko:

“Bai izan daiteke jarduerak ez zaizkiela gustatzen (gazteei), izan daiteke ere ordutegia, izan

daiteke beste zereginak dauzkatela... bah!... Bazuten susmoa hori izan zitekeela, baina gaurko

saioak, nik uste dut, erakutsi diela (Iera eta Joni)... a ver ordutegia eta hori izan daiteke, baina

baldin badago gauza bat nabarmena da harremanen arazoa, ez dutela topatzen (gazteek)

benetan hemen beraien gustuko harreman berezirik. Eta horrekin bai, ados. Orduan, ziurrenik

konponbidea hortik joan behar da” (Behatzailea. 19. formazio-saioa).

Azpimarratu behar dut, gero eta giro hobeagoa eta harreman estuagoa nuela Ierarekin

eta Jonekin. Nire jokaera beraiekiko guztiz lagungarria izaten ari zen formaziorako. Amaia

eta Lorearen antzekoa, lehen erdia, behinik behin, baina are estuagoa. Nik esango nuke

elkarrekin ari ginela errealitatea eraikitzen. Bene-benetan Jon eta Ierarekin praktikan bertan

ari ginen garatzen formazioa. Honako ezaugarri hauek zituen nire esku-hartzeak:

Lehen-lehenik saioetan denok elkarrekin gustura egotea nahi nuen, hau da, ikasbide

atsegina izatea. Horretarako, nahiz eta gai konplexua eta sakona izan umorea agertzen

saiatzen nintzen, baita nire buruz barre egin ere, eta horrek:

“... gertutasun eta lasaitasun handia ematen die suspertzaileei” (Behatzailea. 19. formazio-saioa)

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!